Yasunari Kawabata: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
10. lerroa:
1924an, unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, kide zen intelektual talde batek sortutako ''Bungei-jidai'' (文芸時代, ''Literatur Artearen Garaia'') aldizkariaren lehen aleak agertu ziren. Aldzkari honek garaiko idazle berriak bildu zituen. Idazle hauek bere "Shinkankaku-ha" (新感覚派, Sentsazioen Eskola Berria) estiloagatik nabarmentzen ziren, non sentsazio eta pertzepzio berriak bilatzen saiatu ziren, Kawabataren kasuan, formari arreta berezia jarrita. 1927an “''Izuko dantzaria''” argitaratu zen, baina Japonian arrakasta hamar urte beranduago etorri zitzaion, “''Eluraren herria''” eleberria argitaratutakoan.
 
Idazle lanez gain, kazetari lanak ere egin zituen, batezere ''Mainichi Shimbun'' egunkariarentzat. Bigarren Mundu Gerrak eta ondorengo gerraoste garaikgaraiak (ezta azken honekin etorri ziren erreforma politikoek) ez zuten eragin berezirik izan bere lanetan, ezta azken honekin etorri ziren erreforma politikoekiko (bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazleakidazlearen lanean ez bezala). Dena den, idazleak zioenaren arabera, aipatutako gerrak beste ezer ez bezalako eragina izan omen zuen bere lanean, kritiko askok aldaketarik sumatu ez duten arren.
 
1959an Goethe Domina jaso zuen Frankfurten, eta 1968an Nobel Saria Literartur arloan. Azken hau jaso zuenean “Japonia ederreko ni” (美しい日本の私 ''Utsukushii Nihon no watashi''[[Ayuda:Idioma japonés|'''<sup>?</sup>''']]) diskurtsoa eman zuen. Idazlearen azken urteetan, beste arrazoien artean bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazlearen heriotzagatik (bere buruaz beste egin zuen), depresio sakon bat jasan zuen, eta azkenik 1972ko apirilaren 16an, lagunaren antzera, bere buruaz beste egin zuen itsas ondoko apartamentu batean (dena den, Kawabataren alargunak suizioa ez ezik istripu bat izan zela esan zuen). Urte hartan bertan, Yasunari Kawabataren izenean argitaratu zen “Go-ko maisua” fikziozko biografia.