Gene-adierazpen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
7. lerroa:
 
Horretaz gain, denbora-espezifikotasuna ere badago; horrek esan nahi du zelula bateko geneak organismo baten bizitzaren une desberdinetan piztu ala itzal daitezkeela.
 
Gene-adierazpenaren mekanismoek ere azaltzen dituzte [[biki]] monozigotoetan agertzen diren hainbat aldaketa [[Fenotipo|fenotipiko]]ak: batzuetan, biki horiek, nahiz eta DNA bera eduki, desberdintasunak dituzte altueran, pisuan, [[adimen-koziente]]an, nortasunean, gaixotasunak garatzeko probabilitatean, etab. Gene-adierazpenen prozesu ezberdinak daude aldaketa horien atzean.
 
Jakina denez, proteinen sintesia bi fasetan gertatzen den prozesua da. Lehenengo fasean, ADNn dagoen informazio genetikoa ARN-m-ra pasatzen da ([[Transkripzio (genetika)|transkripzio]]a); bigarren fasean, ARN-m horrek dituen baseak "irakurrita" izaten dira erribosometan, aminoazidoen sekuentzia batzuk agertuz ([[itzulpen (genetika)|itzulpena]]).