«Yasunari Kawabata»: berrikuspenen arteko aldeak

1.519 bytes added ,  Duela 3 hilabete
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Aitaren aldeko aiton amonak hil ondoren, amaren aldekoekin bizitzera joan zen. Halere, 1916ko urtarrilean, pentsio batean joan behar izan zen bizitzera 1917an graduatu zen arte. 1920an Tokioko Unibertsitatean izena eman zuen Ingeles Hizkuntza eta Literatura ikasketetan, baina urtebete beranduago japonierara aldatu zen. Unibertsitateko urte haitan, ''Shinjichō'' (新思潮 literalki “pentsamendu korronte berria”) literatur aldizkaria berpiztu zuen, eta bertan argitaratu zituen bere lehen lanak. Horrela hasi zen literatur munduan.
 
1924an, unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, kide zen intelektual talde batek sortutako ''Bungei-jidai'' (文芸時代, ''Literatur Artearen Garaia'') aldizkariaren lehen aleak agertu ziren. Aldzkari honek garaiko idazle berriak bildu zituen. Idazle hauek bere "Shinkankaku-ha" (新感覚派, Sentsazioen Eskola Berria) estiloagatik nabarmentzen ziren, non sentsazio eta pertzepzio berriak bilatzen saiatu ziren, Kawabataren kasuan, formari arreta berezia jarrita. 1927an “''Izuko dantzaria''” argitaratu zen, baina Japonian arrakasta hamar urte beranduago etorri zitzaion, “''Eluraren herria''” eleberria argitaratutakoan.
[[Tokuda]] eta [[Tanizaki]]ren eskola poetikoaren ildotik, estiloa hobekien landu duen idazletzat hartua da. [[1968]]an, [[Literaturako Nobel saria]] jaso zuen.
 
Idazle lanez gain, kazetari lanak ere egin zituen, batezere ''Mainichi Shimbun'' egunkariarentzat. Bigarren Mundu Gerrak eta ondorengo gerraoste garaik ez zuten eragin berezirik izan bere lanetan, ezta azken honekin etorri ziren erreforma politikoekiko (bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazleak ez bezala). Dena den, idazleak zioenaren arabera, aipatutako gerrak beste ezer ez bezalako eragina izan omen zuen bere lanean, kritiko askok aldaketarik sumatu ez duten arren.
Liburu nagusiak hauek dira: ''Izu no odoriko'' (1926, ''Izuko dantzaria''); ''Yukiguni'' (1948, ''Elurraren herria''); eta ''Yama no onto'' (1952, ''Mendiaren orroa'').
 
1959an Goethe Domina jaso zuen Frankfurten, eta 1968an Nobel Saria Literartur arloan. Azken hau jaso zuenean “Japonia ederreko ni” (美しい日本の私 ''Utsukushii Nihon no watashi''[[Ayuda:Idioma japonés|'''<sup>?</sup>''']]) diskurtsoa eman zuen. Idazlearen azken urteetan, beste arrazoien artean bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazlearen heriotzagatik (bere buruaz beste egin zuen), depresio sakon bat jasan zuen, eta azkenik 1972ko apirilaren 16an, lagunaren antzera, bere buruaz beste egin zuen itsas ondoko apartamentu batean (dena den, Kawabataren alargunak suizioa ez ezik istripu bat izan zela esan zuen). Urte hartan bertan, Yasunari Kawabataren izenean argitaratu zen “Go-ko maisua” fikziozko biografia.
 
== Erreferentziak ==
Anonymous user