Ignacio Baleztena Azkarate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Amaiurko monolitoa
4. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko]] eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateetan]] [[zuzenbide]]a ikasi zuen. Gazte-gaztetik [[politika]]ri ekin zion eta [[1918]]an [[Iruñeko Udala|Iruñeko]] zinegotzi hautatu zuten. 1922an inauguratu [[Amaiurko monolitoa|Amaiurko monolitoaren]] harira, haren aldeko jarrera hartu zuen. [[Espainiako Bigarren Errepublika]]n, [[Euskal Herriarentzako Sortaraua|Lizarrako estatutuaren]] alde egin zuen. [[Espainiako Gerra Zibil]]ean, [[errekete]] boluntarioa izan zen eta [[Emilio Mola]]ri lagundu zion.
 
Guda ondoren [[Nafarroako museoa|Nafarroako museoko]] zuzendaria eta [[Eusko Ikaskuntza]]ko kidea izan zen. ''[[El Pensamiento Navarro]]'' eta ''[[Diario de Navarra]]'' egunkarientzako ere lan egin zuen, ''Premin de Iruña'' eta ''Tiburcio de Orkabio'' ezizenak erabiliz. ''Joshe Miguel'' eta ''Radica'' astekari karlistak zuzendu zituen{{lur erref}}. [[Iruñeko Sanferminak|Sanferminak]] ere bultzatu zituen: ''Uno de enero, dos de febrero...'' abestiaren egilea izateaz gain, [[Riau-riau]]a sustatu eta ''Muthiko Alaiak'' peña sortu zuen.