Samina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
6. lerroa:
== Edukia ==
{{Argumentua}}
''Samina'' narrazio bilduma bat da (sei istorio guztira); narrazio horien artean, esan litekehorietako batzuk autobiografikoak direladira (edo autofikzioa, bestela) eta beste batzuk asmatuak (fikziozkoak).
 
Liburuari izenburua lehen istorioak ematen dio, eta horixe da bertako luzeena. [[Paris|Parisen]] gertatzen da, [[Alemania|alemanek]] okupatuta duten garaian, [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]]. [[Robert Antelme]] eta Marguerite (egilea) [[Frantziako Erresistentzia|Erresistentzian]] dabiltza. [[1944|1944an]], Robert segada batean erori eta Alemaniara deportatu dute, [[kontzentrazio-esparru]] batera. Narrazio horretan Roberten itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emazte –Margueriteren ahotsaz. Alemaniako esparruak askatzen ari direla, deportatuak Parisera itzultzen hasiak dira, tantaka bezala, kondizio penagarrietan gehienak. Eta hor dago emaztea (narratzailea) Roberten zain, bere bakardadean; hura oraindik bizi den ala fusilatu duten ez dakiela, ezer ez jakiteak eta itxaron beharrak sortzen dion egonezin saminean.