Hispano-arabiar artea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
Hauek dira Al Andalusen garai edo aro garrantzitsuenak:
 
*[[Kordobako emirerria|Emirerri independentea]]: [[750]]an [[Damasko]]ko Omeiar kalifa eta bere familia hil zituzten, baina hogei urteko oinordeko batek alde egitea lortu zuen, [[Abderraman I.a|Abderraman]] izenekoa. [[Maroko]]n sei urte ezkutatuta egon ondoren, [[Kordoba]]ra heldu zen 756an, inperio musulmanetik emirerri independentea sortuz. [[Kordobako mezkita]] garai honetakoa da.
 
*[[Kordobako kalifatuakaliferria]]: [[Abderraman III.a]] [[912]] heldu zen boterera, eta lortutako garaipenen ondorioz bere izena goraipatzea lortu zuen. Horren ondorioz, 929.an kalifa titulua hartu zuen, hau da, Al Andalus ez zen politikoki bakarrik banatuta egongo, erlijio aldetik ere bai.
 
*[[Taifas erreinuak]]: [[Almanzor]] diktadorea [[1002]]an hiltzean, krisialdian sartu zen kalifatua. Azkenean [[1031]]an, Kordobako kalifatua desegin zen erreinu independente askotan banatu zen, Taifas erreinuetan. Ekonomikoki eta politikoki, oso garai txarra izan zen. Horregatik geroago [[Almohade]] eta [[Almorabide]] tribu afrikarrei laguntza eskatu zitzaien. Baina kultura aldetik garai oparoa izan zen eta hainbat monumentu aipagarri eraiki ziren, hala nola, [[Giralda]], ''Torre del Oro'' eta abar.
 
*[[Granadako Erresuma|Granadako Nazari erreinua]]: Erreinu kristauek pixkanaka euren lurrak zabaltzea lortu zuten eta Al Andalus egungo [[Granada]] eta inguruko lurraldea baino ez izatera iritsi zela. Azkenean, [[1492]]an [[Errege Katoliko]]ek ia 800 urtez Iberiar penintsulan egon ziren musulmanak kanporatzea lortu zuten.
 
== Ezaugarriak ==