Albiste faltsu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
 
== Kontzeptuaren oinarriak ==
 
=== Alderdi teorikoak ===
Era honetako informazioak, zurrumurru formaz, lehenago existitu izan dira ahoz aho era simetrikoan transmititzean. Haatik, azken hamarkadetan, aurrez aurreko elementuaz gain, Interneteko [[Sare sozialak|sare sozialek]] bete dute transmisio hori, hala nola [[YouTube|Youtube]], [[Facebook]] edo [[Instagram]]. 2017an, ''fake news'' urteko hitzat hartu zuen [[Collins (argitaletxea)|Collins hiztegiak]] eta, harrezkero, zabaldu.<ref name=":0" />
 
11 ⟶ 9 lerroa:
Gezurtiek hainbat trikimailu erabiltzen dituzte gezurrezko albiste batek egiazkoa irudi dezan. Adibidez, esanak desitxuratu edo testuingurutik kanpo jarri, informatzaile egiatien izen onaz baliatu, eta abar.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Berria|izenburua=Gezurra da sagardo garaia bertan behera geratu dela: Berriaren diseinua baliatuta, sagardo garaiaren inguruko gezurretako irudi bat zabaldu da sare sozialen bidez. Berriak ez du harekin zerikusirik|url=https://www.berria.eus/albisteak/178658/gezurra-da-sagardo-garaia-bertan-behera-geratu-dela.htm|data=2020ko martxoaren 10a|sartze-data=2020ko martxoaren 11}}</ref> Gezurtia jakintsua edo aditua da, Aristotelesek ''[[Poetika (Aristoteles)|Poetika]]'' idazlanean adierazi zuenez, hark daki engainatzen, eta horrek balio handia du. Aristotelesek gizabanakoen baitan jartzen du gezurra kudeatzeko erantzukizuna, alegia, bereizten jakitea, biziraupenerako bitarteko gisa.<ref name=":3" />
 
=== Adibideak ===
Horren adibide gordina dira, esaterako, [[Madril|Madrilgo]] [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak]]. Hauteskundeen atarian, [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuko]] agintariak tematu ziren informazio eta zantzu guztien kontra [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] horien egile zela nabarmentzen, eta gertaeren larriak areagotu egin zuen agintari horien baieztapena ezin ukatu izatea; izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta NBEk ontzat eman zuten gobernu horren tesia, gezur borobila izanik ere. Albiste faltsu horren arazoetako bat, hain zuzen, ez zen izan hainbeste gero ETA ez zela esatea nola sinesgarri egitea ETA izan zitekeela.<ref name=":3" />