Behistungo inskripzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
txukuntzen + kategoria
18. lerroa:
Inskripzioak, testu beraren hiru bertsio ditu, hiru idazkera eta hizkuntza ezberdinetan idatziak: [[antzinako pertsiera]], [[elamitera]] eta babiloniera. Britainiar armadako ofiziala zen Sir [[Henry Rawlinson]]ek, inskripzioa bi unetan transkribatu zuen, [[1835]] eta [[1843]]an. Rawlinsonek, antzinako pertsieraz idatzitako testu kuneiformea [[1838]]an itzuli ahal izan zuen, eta elamitar eta babiloniar testuak, Rawlinsonek eta beste batzuek itzuli zituzten [[1843]] ondoren. Babiloniera, [[akkadiko]]aren forma berantiar bat zen, biak ala biak, [[semitar hizkuntza]]k dira.
 
'''Behistungo inskripzioa''', [[UNESCO]]k Gizateriaren Ondare izendatu zuen [[2006]]an. 187 hektareako[[hektarea]]ko babes gunea eta 361 hektareako errespetu gune bat hartzen du.
 
== Inskripzioa ==
Inskripzioko testua, [[Pertsia]]ko [[Dario I.a]]ren adierazpen bat da, hiru hizkuntza eta idazkera ezberdinetan idatziaaidatzia: bi bata bestearen ondoko hizkuntza ([[antzinako pertsiera]] eta [[elamitera]], eta [[babiloniera]] euren gainetik. Dariok, [[Pertsiar Inperioa]] [[K. a. 521]]etik [[K. a. 486]] arte gobernatu zuen. [[K. a. 515]]. urteko uneren batetan, inskripzio hau sortzea agindu zuen, [[Gaumata]] usurpatzailearen aurrean bere igoeraren istorioa deskribatzen zuena, baita ondoren izan zituen garaile irten zen gerrak eta matxinada desagertarazidesagerrarazi izana ere, honela, gaur egungo Bisistun herritik gertu dagoen amildegi batetan inskribatuak izateko, Zagros Mendietan, [[Iran]]en, Kermanshahko lautadatik altxatzen diren tokian.
 
Inskripzioak, gutxi gora-behera, 15 metroko garaiera eta 25 metroko zabalera du, eta [[Mesopotamia]] eta [[Media]]ko hiriburu ziren [[Babilonia]] eta [[Ekbatana]] elkartzen zituen antzinako bide baten ondoan dagoen amildegi batetik 100 metro gorago aurkitzen da. Bertara iristea zaila da, amaitu ondoren, magalak ezabatuak izan bait zirenbaitziren, horrela, inskripzioa, iraunkorrago egiteko.
 
[[Antzinako pertsiera]]z idatzitako testuak, 414 lerro ditu bost zutabetan idatziak, elamitar testuak, zortzi zutabetan idatzitako 593 lerro ditu, eta, azkenik, babilonierazko testuak, 112 lerro baino ez ditu. Inskripzioa, Darioren bizitzaren baxuerliebe batekin, bi zerbitzari eta metro beteko altuera duten hamar irudirekin marraztua izan zen, azken hauek, konkistaturiko herriak irudikatzen zituztelarik; [[Ahura Mazda]] jainkoa goian flotatzen ari da, erregea bedeinkatzen. Dirudienez, irudi bat gehitua izan zen besteak amaitu ondoren, Darioren bizarra bezala, banandutako harri bloke bat dena, eta irudira, burni[[burdina]] eta berunezko[[berun]]ezko iltzeekin lotua dagoena, oso ez ohiko gertaera dena.
 
== Antzinako historian ==
Inskripzioari buruz ezagutzen den lehen erreferentzia historikoa, [[Ktesias|Ktesias Knidokoa]] egile greziarraren bidez da, inskripzioaren existentziaren berri, [[K. a. 400]]ean izan zuena. [[Publio Kornelio Tazito]]k, aldi berean, aipatzen du, eta amildegiaren oinarrian zeuden monumentu osagarri batzuren deskribapena ematen du, non iturburu bat zegoen. Horietatik berreskuratu ahal izan dena, Tazitoren deskribapenarekin bat dator. [[Diodoro Sikulo]]k ere idazten du "Bagistanon"ari buruz, eta [[Babilonia]]ko Semiramis edo [[Sammu-ramat]] erreginak inskribatua izan zela dio.
 
Pertsiar Inperioa eta bere ondorengo erresumen erorketaren ondoren (mazedoniar inperioa, partiar inperioa eta sasanidar inperioa), eta [[idazkera kuneiforme]]a erabiltzeari utzi izan ondoren, inskripzioaren izaera ahaztu egin zen, eta fantasia edo mitologiazko jatorri bat eman zitzaion. Mendeetan, Dariori eman ordez (lehen pertsiar erregeetako bat), [[Kosroes II.a]]ren erregealdikoa zela uste izan zen (azken erregeetako bat). Elezahar batek, Kosroesen emazte zen [[Shirin]]en maitalea zen [[Farhad]]ek sortu zuela zioen. Bere hausteagatik herbesteratuaerbesteratua, Farhadi, ura aurkitzeko mendia zulatzeko lana eman zitzaion, arrakasta izanez gero, Shirinekin ezkontzeko baimena emango zioten. Urte askoren ondoren eta jada mendi erdi ezabatua zuelarik, Farhadek ura aurkitu zuen, baina Kosroesek, Shirin hil zela esan zion. Erotu egin zen eta amildegiaren tontorretik bota zuen bere burua. Jakina, Shirin ez zegoen hilda, eta urkatu egin zen berri hau jakitean.
 
== Aurkikuntza ==
[[1598]] arte inskripzio honek ez zuen [[Mendebaldeko Europa]]ko adituen arreta piztu. Urte honetan, [[Robert Sherley]] ingelesak ikusi zuen inskripzioa, [[Pertsia]]n [[Austria]]ren izenean misio diplomatikoan zebilenean. Aditu horiek, [[Jesus]]en igokundearen istorio bat zenaren ondorioa atera zuten. Europarrek egin zituzten interpretazio bibliko okerrak ugariak izan ziren hurrengo bi mendeetan, Kristo eta bere apostoluak eta [[Israel]] eta [[Asiria]]ko [[Salmanasar I.a]]ren tribuak zirela bezalako teoriak barne.
 
[[1835]]ean, Sir Henry Rawlinson, Persiako [[Sah]]ren armada entrenatzen zuen britainiar armadako ofizial bat, inskripzioa serio aztertzen hasi zen. Garai horretan, Bisistun hiriaren izena, ingelesera, Behistun bezala itzuli zenez, monumentua, "Behistungo inskripzioa" bezala ezagutzen hasi zen. Bertara heltzea ia erabat ezinezkoa izan arren, Rawlinsonek, amildegia eskalatzea eta antzinako pertsieraz idatzitako inskripzioa kopiatzea lortu zuen. Elamiterazko bertsioa, abismo[[leize]] baten ertzean aurkitzen zen, eta babiloniarra lau metro beherago, biak ala biak, ez ziren bertara erraz heltzekoak, eta, beraz, beste saiakera batzuetarako utzi ziren.
 
Pertsierazko testua gainean zeramala, eta idazkera kuneiformean aditua zen [[George Friedrich Grotefend]]ek emandako [[silabario]] baten heren batekin, Rawlinson, lanean jarri zen testua deszifratzeko. Zorionez, testuaren lehen zatiak, [[Herodoto]]n aurkitutakoa bezalako pertsiar erregeen zerrenda bat zuen, eta, beraz, [[1838]]an, izenak eta karaktereak parekatuz, Rawlinsonek, antzinako pertsierak erabilitako forma kuneiformea deszifratu ahal izan zuen.
 
Ondoren etorri ziren beste bi testuak. [[Afganistan]]eko bere zerbitzuaren luzapen baten ondoren, Rawlinson berriz burubelarriburu-belarri sartu zen inskripzioarekin [[1843]]an. Taula handi batzuekin, antzinako pertsieraz idatzitako testua eta elamiteraz idatzitakoaren arteko hutsa zeharkatu zuen, eta azken honetan idatzitakoa kopiatu zuen. Orduan tokiko mutil ausart bat aurkitu zuen, amildegia, pitzadura batetik, soka eta aparailuekin eskalatu zuena, babilonieraz idatzitako testura iritsi arte, honela, paper matxean moldeak hartzeko moduan. Rawlinson lanean jarri zen eta babilonierazko testu eta hizkuntza itzuli zituen, [[Edward Hincks]], [[William Fox Talbot]] eta [[Julius Oppert]]engandik aparte, hauek ere, deszifraketan lagundu zuten arren. [[Edwin Norris]] eta beste batzuk izan ziren elamiterazko testuarekin gauza bera egin zutenak. [[Mesopotamia]]ko lehen hiru hizkuntzak, eta idazkera kuneiformearen hiru aldaera izanez, deszifraketa hauek, Asiriologia modernitatean jartzeko giltzarrietako bat izan ziren.
 
Uste denez, Dariok, inskripzioa heltzerik ez zegoen toki batetan nahi izan zuen, aldaketetatik salbu izateko. Irakurgaitasuna, bigarren maila batetan geratu zen. Testua, ia ez dago irakurtzerik lurretik. Pertsiar erregeak ez zuen amildegiaren hondoan ur igerileku bat eraiki izanari buruzko arrazoirik, honek, tokian giza trafikoa gehitu zuelarik. Honek, kalte handiak eragin dizkie irudietakorenirudi batzuribatzuei. Monumentuak, [[Bigarren Mundu Gerra]]n ere jasan zituen kalteren batzuk, soldaduek, tiraketa praktikarako erabiltzen bait zutenbaitzuten.
 
== Kanpo loturak ==
47. lerroa:
*{{es}}[http://www.um.es/ipoa/cuneiforme/elamita/archivosreales/dario1/dario_i.html Behistungo inskripzioaren gaztelerazko itzulpena, Darioren beste inskripzio batzuekin batera].
 
[[Kategoria:Iran]][[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Iranen]][[Kategoria:Arkeologia]]
 
[[ca:Inscripció de Behistun]]
73 ⟶ 74 lerroa:
[[ta:பெஹிஸ்ட்டன் கல்வெட்டு]]
[[zh:贝希斯敦铭文]]
 
[[Kategoria:Iran]][[Kategoria:Arkeologia]]