Melillako sarraskia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
t geh
4. lerroa:
Biktimei buruzko zifren arteko eztabaida egon zen arren, Marokoko iturri ofizialen arabera, 23 migratzaile eta 2 jendarme hil eta 76 migratzaile eta 140 jendarme zauritu izan ziren<ref name=":1" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=EFE/elDiario.es|izenburua=Las ONG elevan a 37 los migrantes muertos en su intento de saltar la valla de Melilla|hizkuntza=es|data=2022-06-24|url=https://www.eldiario.es/desalambre/cinco-migrantes-muertos-76-heridos-marruecos-saltar-valla-melilla_1_9116410.html|aldizkaria=ElDiario.es|sartze-data=2022-06-26}}</ref>. Aldiz, [[Giza eskubideak|giza eskubideen]] aldeko [[Gobernuz kanpoko erakunde|gobernuz kanpoko erakundeek]] hildako migratzaileen kopurua 37 edo 40ra igo zituzten, eta neurriz kanpoko polizia-ekintzaren aurkako ikerketak eskatu zituzten<ref name=":0" />. Afrikako migratzaileen lehendabiziko oldarraldi handia izan zen urte bereko apirilean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Mendebaldeko Saharari buruzko politika aldatzeko erabaki politiko garrantzitsua hartu zuenetik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Europa|abizena=Press|izenburua=Más de 500 subsaharianos entran en Melilla en el primer salto a la valla desde el giro de Sánchez con Marruecos|data=2022-06-24|url=https://www.europapress.es/nacional/noticia-mas-500-subsaharianos-entran-melilla-primer-salto-valla-giro-sanchez-marruecos-20220624140827.html|aldizkaria=www.europapress.es|sartze-data=2022-06-27}}</ref>
 
Egun osoan gertaeren berri zabaldu ez zen arren<ref name=":2" />, bideoak eta argazkiak sare sozialetan agertu ziren, horietan hainbat migratzaile lurrean konortea galduta erakutsiz, odola zeriela eta pilatuta; irudiok irismen mediatikoa eskuratu eta nazioartean ere zabaldu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Ahmed|abizena=Eljechtimi|izenburua=Dozens of migrants piled together at Melilla border fence|hizkuntza=en|abizena2=Keeley|izena2=Graham|data=2022-06-25|url=https://www.reuters.com/world/dozens-migrants-piled-ground-melilla-disaster-rights-group-says-2022-06-25/|aldizkaria=Reuters|sartze-data=2022-06-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La carnisseria d&#8217;immigrants a Melilla es gira contra el govern espanyol|hizkuntza=ca|data=2022-06-25|url=https://elmon.cat/politica/espanya/immigrants-meilla-govern-espanyol-critiques-446949/|aldizkaria=El Món|sartze-data=2022-06-26}}</ref>. [[Espainiako Gobernuko presidente|Espainiako Gobernuko presidenteak]], [[Pedro Sánchez|Pedro Sánchez Pérez-Castejónek]] ([[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]]), segurtasun-indarren mugako jokabidea justifikatu zuen, honakoa adieraziz: «Aitortu behar da Marokoko Gobernuak, Espainiako Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoekin koordinatuta, lan bikaina egin duela, bi segurtasun-indarrek eraso bortitz bat oso ondo geldiaraziz», eta, horrez gain, esan zuen aitortu eta eskertu beharrekoa dela «bazkide estrategiko batekin, Marokorekin, harremanak izatearen garrantzia»<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sánchez defensa al Marroc del fets del salt a Melilla: “Els responsables són les màfies”|hizkuntza=ca|data=2022-06-25|url=https://www.eltriangle.eu/2022/06/25/sanchez-defensa-marroc-salt-melilla-els-responsables-son-les-mafies/|aldizkaria=El triangle|sartze-data=2022-06-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Europa|abizena=Press|izenburua=Sánchez elogia el trabajo de Marruecos para intentar evitar el "asalto violento" en Melilla|data=2022-06-24|url=https://www.europapress.es/nacional/noticia-sanchez-elogia-trabajo-marruecos-intentar-evitar-asalto-violento-melilla-20220624162149.html|aldizkaria=www.europapress.es|sartze-data=2022-06-26}}</ref>. Grande-Marlaska barne ministroak, halaber, goretsi egin zuen Marokoko zein Espainiako segurtasun indarren jokabidea, baita polizien larruan jartzeko eskatu ere, etorkinak indarkeriazko eraso bat egin zutelakoan. Ukatu egin zuen, gainera, Marokoko poliziak Espainiako zorura sartu zirenik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Julen|abizena=Aperribai|izenburua=Grande-Marlaskak defendatu egin du Poliziak Melillan izandako jokabidea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/215284/grande-marlaskak-defendatu-egin-du-poliziak-melillan-izandako-jokabidea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-06-30}}</ref>
 
Sarraski hau [[Ceuta|Ceutako]] 2014ko [[2014ko El Tarajalgo tragedia|Tarajaleko tragediari]] lotuta dago, besteak beste. Melilla eta, hedaduraz, [[Espainia eta Maroko arteko muga|Espainiaren eta Marokoren arteko muga]] guztia [[Europar Batasuna|Europar]] Batasuneko migrazio-politikaren nazioarteko tragediaren sinbolo gisa kokatzen dute.