Liga Komunista Iraultzailea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Artikulua berridatzi dut, testua gehiago landuta, erreferentzia iturriak zehaztuta eta irudiak bilduta.
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
18. lerroa:
| oharrak = <sup>1</sup> [[ETA VI.]] izeneko [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] zatiketatik.<br /><sup>2</sup> [[Euskadiko Mugimendu Komunista|EMKrekin]] bat egin, [[Zutik (alderdia)|Zutiken]] eta [[Batzarre]]n.
}}
'''Liga Komunista Iraultzailea''' (LKI) [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] alderdi politiko bat izan zen, [[Espainia|Espainiako]] [[Liga Comunista Revolucionaria]] (LCR) alderdiarekin lotua, ideologia [[Komunismo|komunista]] eta [[Troskismo|trotskista]] zuena. Europako eta munduko beste alderdi troskistekin batera, [[IV. Internazionala|IV. Internazionaleko]] kide izan zen. Alderdia 1970ean sortu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] seigarren biltzarreko zatiketa batetik, eta 1973an LCRekin bat egin zuen, ''LCR-ETA (VI)'' izena harturik Espainiak, eta, geroago, LKI Hego Euskal Herrian.
'''Liga Komunista Iraultzailea''' ('''LKI''') [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] alderdi politikoa izan zen. [[Espainia]]r estatu mailako LCRrekin (''[[Liga Comunista Revolucionaria]]'') lotua zegoen. [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] VI. batzar orokorreko zatiketa batetik sortu zen, hasiera horretan '''LCR-ETA-VI''' deitura hartuz. [[Trotskismo|Troskismotik]] gertuko izaera [[komunismo|komunista]] zuen, [[IV. Internazionala]]ren parte izanik. 1976an aurkeztu zen alderdia eta 1977an izen berria hartu zuen: ''Liga Komunista Iraultzailea''. Troskismoaren ideologian oinarrituta, LKIk langileria-burgesia antagonismoa gizarte esparru guztietara eramateko xedea hartu zuen, buruzagi troskistek langile erakunde orotan parte hartu behar zutela esan zuen, zorrotz kritikatu zituen gainerako ezker alderdien dogmatismoa, estalinismoa eta sektarismoa eta autodeterminazio eskubidea aldeztu zuen Euskal Herrirako. Francoren ondoko lehen hauteskundeetan (1977) parte hartu zuen ''[[Frente Unico de Trabajadores]]'' langile frontean eta 1979an [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Euskadiko autonomia estatutuaren]] aurka agertu zen. 80. hamarkadako hauteskundeetan boza [[Herri Batasuna]]ren alde eskatu ohi zuen.
 
Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztu zen, zenbaitetan bakarka, zenbaitetan [[Euskadiko Mugimendu Komunista|Euskadiko Mugimendu Komunistarekin]] (EMK) batera, betiere emaitza urriak bilduta. Bi alderdiek, hau da, LKIk eta EMK-k bat egin zuten 1990ean, lehenik [[Batzarre]] sortzeko Nafarroan, eta 1911n [[Zutik (alderdia)|Zutik]] eratzeko, EAEn.
1987. urtetik aurrera, Euskal Herriko independentzia zehazki eskatzen hasi zen LKI eta Euskadiko Mugimendu Komunista alderdiarekin batean hasi zen, Euskal Herriko ezker alternatiba berri bati begira. 1991n ''Zutik'' izeneko erakunde politiko berria sortu zuten bi alderdi hauek. 90eko hamarkadan [[Euskadiko Mugimendu Komunista]]rekin (EMK) batu zen, '''EMK-LKI''' izena erabiliz hasieran, eta [[Zutik (alderdia)|Zutik]] alderdia sortu zuten jarraian. Alderdiko kide batzuk, [[Jaime Pastor]] bezala, [[Ezker Batua-Berdeak|Ezker Batuan]] sartu ziren.
 
== Alderdiaren jatorria eta sorrera ==
Alderdiaren jatorria [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] 1970eko udan [[Itsasu|Itsasun]] egindako [[ETAren VI. Biltzarra|seigarren biltzarrean]] dago. Biltzarrean funtsean bi sektoreren arteko talka gogor bat gertatu zen: alde batean, jarduera armatuari jarraitu nahi zion taldea zegoen; bestean, talde «obrerista», hau da, langile erakundeekin egindako aliantzen bitartez garatutako borroka politikoaren mende jarri nahi zuena borroka armatua. Bigarren sektore horrek hartu zuen ''ETA VI. Biltzarra - Iraultza hala hil'' izena. VI. biltzarraren bigarren zatia egin behar zenean, 1972ko uztailean, beste zatiketa bat sortu zen: gehiengoa zeukan taldeak (gaztelaniaz, «''los mayos''») troskismora hurbiltzea erabaki zuen bitartean, gutxiengodun taldeak («''los minos''») desegitea erabaki zuen, beste talde politiko batzuetara jotzeko edo, besterik gabe, ETAn jarraitzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jose Ramon|abizena=Goikoetxea|urtea=2006|izenburua=Mentxakaren aitorpena|argitaletxea=Elkarlanean SL|ISBN=978-8490274873|hizkuntza=eu|data=|url=https://books.google.es/books?id=TOPNDQAAQBAJ&pg|isbn=978-8490274873|sartze-data=2022-06-25}}</ref>
 
== Bat egitea LCRekin ==
ETAren VI. bitzarretik sortutako talde politiko berriak langileria-burgesia antagonismoa gizarte esparru guztietara eramateko xedea hartu zuen, jarduera politiko nagusiaren gidalerrotzat.<ref>{{erreferentzia|izena=Martí Caussa, Ricard Martínez i Muntada (editoreak)|urtea=2014|izenburua=Historia de la Liga Comunista Revolucionaria (1970-1991)|argitaletxea=La Oveja Roja|url=https://cdn.vientosur.info/MaterialesLCR/pdf/Historia-de-la-LCR-libro.pdf|isbn=978-8494001192}}</ref> Taldeak argi zeukan, lehen urratsetatik, ideologia sozialistan oinarritutako alderdi politiko berri bat eratu nahi zuela.<ref group="oh">ETA VI-ren oinarri ideologikoei buruz, ikus «[https://cdn.vientosur.info/Capitulo%202%20PDFs/Doc.%202.9.pdf Principios ideológicos básicos»] izeneko dokumentua, ''Kemen'' aldizkarian argitaratua, 1971ko otsailean; eta «[https://cdn.vientosur.info/Capitulo%202%20PDFs/Doc.%202.13.pdf El proletariado frente a la opresión nacional de Euskadi]», ''Zutik'' aldizkarian,1971ko abenduan.</ref>
 
Talde politikoaren jatorriarekin eta norabidearekin loturik, gogoan izan behar 1970eko abenduko [[Burgosko prozesua]]. Izan ere, prozesuak Euskal Herrian, Espainian eta Europan izandako ondorioez gain, garrantzi handia izan zuen prozesu hartan epaitutako gehienek 1971ko urtarrilean Burgosko espetxetik ETAren zuzendaritzari bidalitako gutunak;<ref group="oh">Ikus «[https://cdn.vientosur.info/Capitulo%202%20PDFs/Doc.%202.8.pdf Carta al C.C. de ETA]''»'', 1971eko urtarrila. Gutunaren sinatzaile izan ziren, besteak beste, [[Josu Abrisketa]], Iñaki Bihar, [[Unai Dorronsoro]], [[Enrike Gesalaga]], [[Jokin Gorostidi]], [[Xabier Izko de la Iglesia|Xabier Izko]], [[Antton Karrera]], [[Xabier Larena|Xabier Larena,]] [[Mario Onaindia]], [[Teo Uriarte]] eta [[Txomin Ziluaga]].</ref> bertan, kritika gogor bat egiten zioten borroka armatuari lehentasuna eman nahi zion sektoreari.
 
LCRekiko hurbilpena berehala hasi zen, oinarri ideologikoetan adostasun handia baitzegoen bi taldeen artean. Bateratze bidea erraztu zuen, baita ere, LCRek Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aintzat hartzeak.<ref>Ikus «[https://cdn.vientosur.info/MaterialesLCR/pdf/08-abril_1972.pdf Por el libre derecho a la autodeterminación del pueblo de Euskadi]», ''Combate'' 8. zk., 1972ko apirilak 1, 22-27. or.</ref>
 
Horrela, bi taldeek adostasun protokolo bat izenpetu eta argitaratu zuten, 1973ko maiatzaren 14an, alderdi berri eta bateratu bat sortzeko borondatea eta erabakia adieraziz.<ref>Ikus «[https://cdn.vientosur.info/MaterialesLCR/pdf/16-mayo_1973_faltan_3_pags_al_final-2.pdf Protocolo de acuerdo ETA-LCR]», ''Combate 1''6. zk., 14 de mayo de 1973ko maiatzarek 14, 3-5. or.</ref> Bere aldetik, ETAtik zetorren taldeak alderdi berriaren oinarriak azaldu zituen, hilabete batzuk geroago.<ref>Ikus «[https://cdn.vientosur.info/Capitulo%202%20PDFs/Doc.%202.19.pdf Construir el Partido con la LCR]», ''Zutik'' 61. zk., 1973ko azaroa, 36-60. or.</ref>
 
Horrela, alderdi berriak, LCR-ETA (VI) izenaz, indar handia lortu zuen Hego Euskal Herrian. Franco diktadorea hil ostean, 1976ko abuztuan egindako biltzarrean, alderdiaren izena aldatzea erabaki zuten, LCR soila utzita Espainian, eta izen berezi bat hartuta Hego Euskal Herrian.<ref group="oh">Honela azaldu zuten «[https://cdn.vientosur.info/Capitulo%203%20PDFs/Doc.%203.35.pdf Construir un partido comunista revolucionario]» dokumentuan (8. or.): «El Congreso decidió cambiar el nombre de la organización,que pasa a ser LCR,excepto en Euskadi,donde un próximo Congreso de la organización en Euskadi decidirá el nombre de la organización en esa nación. En las demás naciones el nombre de la organización se escribirá en la propia lengua».</ref> 1977ko apirilean Arantzazun egindako lehen biltzarrean erabaki zuen alderdiak Liga Komunista Iraultzailea (LKI) izena hartzea.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jesús|abizena=Ceberio|izenburua=Liga Comunista Revolucionaria pide una asamblea constituyente vasca|hizkuntza=es|data=1977-04-12|url=https://elpais.com/diario/1977/04/13/espana/229730419_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2022-06-25}}</ref><ref group="oh">Bost bat hilabete lehenago saiatu zen lehen biltzarra egiten LKI, klandestinitatean oraindik, Arantzazun, baita ere, baina parte hartzeko prest zeuden 154 kideak atxilotu egin zituen poliziak. Atxilotutakoen artean zeuden, besteak beste, Joseba Barriola, Begoña Arrien, Patxi Aiestaran, Jose Ramon Garai eta Jaime Pastor, LCRko ordezkaria.</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Jesús|abizena=Ceberio|izenburua=Liberados setenta de los detenidos en Aránzazu|hizkuntza=es|data=1976-11-22|url=https://elpais.com/diario/1976/11/23/espana/217551608_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2022-06-25}}</ref>
 
== Alderdiaren ibilbidea ==
[[1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak|Espainiako 1977ko hauteskunde orokorretan]], [[Langile Batasunaren aldeko Frontea]] izeneko koalizioan parte hartu zuen LKI alderdiak, ezker muturreko beste alderdi txikiago batzuekin batera, baina emaitza oso urriak izan zituen, inolako ordezkaritzarik lortu gabe.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Elecciones Generales 1977.|hizkuntza=es|url=https://www.historiaelectoral.com/e1977.html|aldizkaria=www.historiaelectoral.com|sartze-data=2022-06-25}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=ETAtik LKIra bederatzi urteko zubia|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/736/eta-tik-lki-ra-bederatzi-urteko-zubia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2022-06-26}}</ref>
 
[[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Euskadiko autonomia estatutua]] egiteko prozesuan, 1979an, aurkako jarrera aktiboa eduki zuen, estatutu proiektuak ez baitzuen, alderdiaren ustez, euskal herritarren burujabetasuna aintzat hartzen, baizik [[Gorte Nagusiak (Espainia)|Espainiako Gorteen]] erabakien mende jartzen.<ref>Ikus «[http://188.87.169.27/atom/uploads/r/archivo-historico-de-ccoo-de-andalucia/3/f/3/3f33177b29d85c342ef45dd119172ff5862dbd589f51eddb5de73fb6bd3d804a/5.8.3.3.8_AH1265.6.8.pdf Resolución sobre el Estatuto]» dokumentua, 1978-11-23, [http://188.87.169.27/atom/index.php/?sf_culture=es Catalogo en línea del Archivo Histórico de CCOO de Andalucía].</ref> Estatutuen oinarriak plazaratzeaz gain,<ref>Ikus «[http://188.87.169.27/atom/uploads/r/archivo-historico-de-ccoo-de-andalucia/1/9/b/19b427c6efcc0d239d3154805c0c92155f23bbd6507ebb600fce7dd04fc83803/5.8.3.3.4_AH1265.6.4.pdf Proyecto de texto público sobre bases estatuarias para Euskadi]» dokumentua, 1978-06-04, [http://188.87.169.27/atom/index.php/?sf_culture=es Catalogo en línea del Archivo Histórico de CCOO de Andalucía].</ref> estatutuaren testu proiektu bat egitera iritsi zen,<ref>Ikus «[http://188.87.169.27/atom/uploads/r/archivo-historico-de-ccoo-de-andalucia/8/d/a/8da9236fc09b397744332ff763d6ebcda8f0e592eeef47f618c693fae68f9038/5.8.3.3.5_AH1265.6.5.pdf Proyecto de Estatuto vasco]» dokumentua, 1978-11-23, [http://188.87.169.27/atom/index.php/?sf_culture=es Catalogo en línea del Archivo Histórico de CCOO de Andalucía].</ref> alderdiaren jokabide politikoa zehaztu zuen, proposatzen ari zen Estatutu proiektuaren aurka,<ref>Ikus «[http://188.87.169.27/atom/index.php/circular-de-la-secretaria-del-comite-nacional-de-la-lki-sobre-el-trabajo-del-partido-ante-el-estatuto-vasco Circular de la Secretaría del Comité Nacional de la LKI sobre el trabajo del partido ante el Estatuto vasco]» dokumentua, 1978-12-01, [http://188.87.169.27/atom/index.php/?sf_culture=es Catalogo en línea del Archivo Histórico de CCOO de Andalucía].</ref> eta proiektuari buruzko zuzenketa proposamenak aurkeztu zizkion Estatutua idazten ari zen batzordeari.<ref>Ikus «[http://188.87.169.27/atom/index.php/enmiendas-al-anteproyecto-del-estatuto-vasco-presentadas-por-el-comite-nacional-de-la-lki Enmiendas al anteproyecto del Estatuto vasco presentadas por el Comité Nacional de la LKI]», 1978, [http://188.87.169.27/atom/index.php/?sf_culture=es Catalogo en línea del Archivo Histórico de CCOO de Andalucía].</ref>
 
1982ko uztailean egindako kongresuan onartutako ildo politiko berriaren barnean, [[Auzolan (alderdia)|Auzolan]] izeneko hauteskunde marka berri bat eratu zuen 1983an Liga Komunista Iraultzaileak, [[Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia|Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdiarekin]] (LAIA) eta Ezker Berriarekin ([[Euskadiko Ezkerra|Euskadiko Ezkerraren]] nafar zatiketa) batera, baina oso emaitza urriak lortu zituen; 1986an desegin zen koalizioa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Auzolan: Talde Berri Bat|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/994/auzolan-talde-berri-bat|aldizkaria=Argia|sartze-data=2022-06-26}}</ref> Geroztik, maiz eskatu zuen botoa [[Herri Batasuna|Herri Batasunarentzat]], maila guztietako hauteskundeetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=«LKI, EMK eta LAIA bat eginda nahi ditugu»|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/942/lki-emk-eta-laia-bat-egin-nahi-ditugu|aldizkaria=Argia|sartze-data=2022-06-26}}</ref>
 
== EMKrekin bat, Zutik alderdi berria ==
 
1987tik aurrera, Euskal Herriaren independentzia aldeztu zuen berariaz LKIk,<ref group="oh">LKIren eta ezker muturreko beste indar politikoek euskal independentziaz izandako jarrerari buruz, ikus F. Javier Merino Pacheco (2011) ''La izquierda radical ante ETA ¿El último espejismo revolucionario en Occidente?'' Bilbo, Bakeaz. ISBN 978-8492804054.
</ref> eta [[Euskadiko Mugimendu Komunista|Euskadiko Mugimendu Komunistarekiko]] harremanak estutzen. Hurbilpen horren ondorioz, 1991ko martxoaren 17tik 19ra Leioan egindako biltzarrean, LKI eta EMK batu egin ziren, [[Zutik (alderdia)|Zutik]] alderdi berria sortzeko [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoan]]; konbergentzia lehenago egina zuten [[Nafarroa Garaia|Nafarroan]], 1990ean [[Batzarre]] sortua baitzuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gotzon|abizena=Hermosilla|izenburua=Ezkerreko hegalean, beste xendra batetik|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1841/006/001/2016-03-22/ezkerreko-hegalean-beste-xendra-batetik.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-06-26}}</ref>
 
Bi alderdien bat egitea euskal ezker iraultzailearen barruan izandako eztabaida sakon eta zabal baten emaitza izan zen, 1989an [[Berlingo harresia]] eraitsi ondoren Europako joera [[Marxismo|marxisten]] aldakuntzen ondorioz gertatutakoa. Espainian gisa bereko konbergentzia gauzatu nahi izan zuten [[Liga Comunista Revolucionaria|Liga Comunista Revolucionariak]] eta [[Movimiento Comunista|Movimiento Comunistak]], ''Izquierda Alternativa'' mugimendua sortuta 1991n, baina ez zuen aurrera egin, eta 1993an desegin zen.<ref group="oh">''Izquierda Alternativa''-ren bizitza laburraz, ikus Ricard Martínez i Muntada (2011). «La LCR más allá del franquismo: de la “unidad trotskista” al Partido de los Revolucionarios y la fusión con el MC (1978-1991)». ''Viento Sur'', 115. zk. 64-71. or.</ref>
 
== Alderdiko aurpegi ezagunak ==
Liga Komunista Iraultzaileko kide ezagunen artean daude, besteak beste, [[Andoni Arrizabalaga]], [[Ramón Zallo]], [[Joxe Iriarte|Joxe Iriarte «Bikila»]], [[Antton Karrera]], [[Juan Ramon Garai,]] [[Sabin Arana Bilbao|Sabin Arana]], [[Sabino Cuadra]], [[Iñaki Uribarri]], [[Petxo Idoiaga]], [[Jose Ramon Castaños]], [[German Rodriguez]] eta [[Pilar Ansoategi]].<ref group="oh">Pilar Ansoategiri buruz, ikus Juan Ramon Garai (2020) «[https://vientosur.info/pilar-ansoategi-15665/ In memoriam, Pilar Ansoategi]», ''Viento Sur'', 2022ko otsaila.</ref>
 
== Argitalpenak ==
LKIren agerkaria ''Zutik!'' izenekoa izan zen. Argitalpena ETAren garaitik zetorren, 1962an hasi baitzen argitaratzen.
 
==Irudi galeria==
<gallery>
Fitxategi:Lbf fut 1977 ekaina.jpg|alt=|Langile Batasunaren aldeko Frontea, 1977
Fitxategi:German joseba 1978 uztaila.jpg|alt=|German Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen erailketen aurka, 1978
Fitxategi:1981 maiatzak bat.jpg|Maiatzak 1, 1981
Fitxategi:Bernardette devlin 1981 09 12 13.jpg|alt=|Bernadette Devlin irlandar aktibistarekin egindako mitinak, 1981
Fitxategi:Aberri eguna 1986 03 30.jpg|alt=|1986ko Aberri Eguna, Iruñean
Fitxategi:German Rodriguez.jpg|alt=|German Rodriguezen oroimenezko eranskailua, 1978
Fitxategi:Lki eranskailua 01.jpg|alt=|Alderdiaren ikurra
Fitxategi:Lki eranskailua 04.jpg|alt=|Alderdiaren ikurra
Fitxategi:Lki eranskailua 03.jpg|alt=|Alderdiaren ikurra
Fitxategi:Zutik 55 1973 urtarrila.jpg|alt=|''Zutik!'' agerkariaren azala, 1973
Fitxategi:Zutik 1978 12 14.jpg|alt=|''Zutik!'' agerkariaren logoa, 1978
Fitxategi:Combate.jpg|alt=|''Combate'' agerkariaren logoa
</gallery>
 
== Bibliografia ==
* Carlos Egia eta Javier Bayón (1997) ''Contrainformación. Alternativas escritas en Euskal Herria''. Bilbo, Likiniano Elkartea. {{ISBN|987-8488455461}}.
* Emilñio Majuelo Gil (2021) ''[https://hdl.handle.net/2454/41076 Beste mundu bat nahi genuen'. Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979]''. Iruñea, UPNA.
 
== Oharrak ==
{{erreferentzia zerrenda|taldea=oh|2}}
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|2}}
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
31 ⟶ 88 lerroa:
== Kanpo estekak ==
* {{es}} [https://www.historialcr.info/ Historia de la LCR ]
{{autoritate kontrola}}
 
{{autoritate kontrola}}
{{politika zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Liga Komunista Iraultzailea]]