Noblezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
4. lerroa:
Estamentuen gizartean, estamentu nagusia zen, eta pribilegioduna, gainerako gizarte multzoentzat eredua ezartzen zuena. Jatorrian, gerlarien eta lur jabe pribilegiodunen taldea izan zen, besteen defendatzailea. [[Aro Modernoa]]n, halere, nobleziaren alderdi militarra apaldu egin zen.
 
Euren lurra laboratzen zutenak menpeko zeuzkaten. Morroi haientzat, hurbileneko administrazioa, justizia eta ogasun arloetan batik bat, ez zen erregearena, nobleena baizik. Eginkizun publiko horien truke, nobleek zergak kobratzen zizkieten. Horretaz gain, lurgabeek haien soroak lantzeagatik jasotzen zuten errenta. [[Ekialdeko Europa|Europako ekialdean]], nobleak baino ezin ziren lurraren jabea izan.
 
Dena den, desberdintasun handiak zeuden nobleen artean, paperaren gainean guztiak kalitate berekoak baziren ere. Goi nobleziakoek [[duke]], [[markes]], [[konde]] edo [[baroi]] titulua zeramaten eta behe nobleziaren barruan, kategoria franko zeuden: [[zaldun]]a, [[ezkutari]]a, [[lur laua|infantzoia]]...