Noblezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Organisation féodale.svg|thumb|250px|Hiru ordenen piramidea.]]
'''Noblezia''' gehienetan [[jaraunspen]] bidez lortzen den maila [[pribilegio]]duna da. [[Antzinako Erregimena|Antzinako Erregimenean]] eta [[feudalismo]]an, nobleek feudo bat (lurra edo errenta bat) zeukaten, [[errege]]ari, edo beste noble bati, laguntza (militarra batik bat) ematearen truke. Nobleziako kideei '''aitoren alaba''' (emakumezkoa izanez gero), '''aitoren seme''' (gizonezkoa izanez gero) edo '''noble''' deritze.
 
Estamentuen gizartean, estamentu nagusia zen, hau.eta Pribilegiodunapribilegioduna, gainerako gizarte multzoentzat eredua ezartzen zuena. Jatorrian, gerlarien eta lur jabe pribilegiodunen taldea izan zen, besteen defendatzailea. [[Aro Modernoa]]n, halere, nobleziaren alderdi militarra apaldu egin zen.
 
Euren lurra laboratzen zutenenak menpeko zeuzkaten. Morroi haientzat, hurbileneko administrazioa, justizia eta ogasun arloetan batik bat, ez zen erregearena, nobleena baizik. Eginkizun publiko horien truke zergak kobratzen zizkieten nobleek. Horretaz gain, lurgabeek haien soroak lantzeagatik jasotzen zuten errenta. [[Ekialdeko Europa|Europako ekialdean]] nobleak baino ezin ziren lurraren jabea izan.
 
Dena den, desberdintasun handiak zeuden nobleen artean, paperaren gainean guztiak kalitate berekoak baziren ere. Goi nobleziakoak, [[duke]], [[markes]], [[konde]] edo [[baroi]] titulua zeramatenak ziren. Behe nobleziaren barruan kategoria franko zeuden: [[zaldun]]a, [[ezkutari]]a, [[lur laua|infantzoia]]...
 
Antza, leinuaren [[Maiorazko|barruko jaraunspenaren]] bidez baizik ez zen lortzerik noblezia. Errealitatean, etengabe sartzen ziren odol berriko kideak eta familiak, laborari edo hiritar aberatsengandik ateratakoak. Erregeak, jakina, [[noblezia titulu]]a eman zezakeen, baina ohikoagoa zen ohitura zela-eta noble bilakatzea, nobleen bizimodua edukiz maila hori edukitzen zela onartzen baitzuen jendarteak.
 
Mota frankotako [[pribilegio]]ak zeuzkaten. Batzuk ohoreak baino ez ziren: zeremonietako hurrenkeran lehenengo postuetan agertzean (oso preziatua zen lehentasun bat), esaterako. Kargu publikoetan aritzeko ere, nobleek lehentasuna zeukaten. Ez zuten [[petxa]] ordaintzen, laborariek ordaindu beharreko zerga. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, beste [[zerga]] batzuk ordaintzen zituzten. [[Justizia]]n beste modu batean epaitzen eta zigortzen zituzten, erdeinurik ekartzen ez zien moduan, hain zuzen ere (hiltzekotanexekutatzekotan, burualepoa moztuta etamoztuz, ez zintzilikatutaurkatuz, konparazio baterakoadibidez).
 
== Kanpo estekak ==