Urdu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa:
 
== Historia ==
Indiako parterik gehienak [[Indiako konkista musulmana|dinastia musulmanek]] konkistatu zutelarik, zenbait mendez [[persiera]] izan zen administrazioaren eta agintarien hizkuntza; baina [[lingua franca]] gisa hindia garatu zen. Honen aldaera bat, hego-erdialdeko [[Dekkan]] eskualdean, ''dekkani'' izenaz zen ezaguna, eta garatu zen batez ere [[Hyderabad (estatua)|Hyderabad]] hiriaren eskualdean, [[Nizam|Nizamen]] gortean. Bertan ''[[ghazal]]'' izeneko [[Olerkigintza|poesia]] forma bat garatu zen 1700 urtearen geroztik, hasieran persieraz idazten zena, baina pixkanaka hindiera islatzera pasatu zena: mailegu persiarrekin, eta idazkera arabiar-persiarra erabiltzen zuena. Forma berri honek 1780. urtearen inguruan urdu izena jaso zuen<ref name=":0">Mohan (2022). 5. atala.</ref>. [[Turkiar hizkuntzak|Turkiar hizkuntzetako]] mailegu gutxi batzuk ere baditu urduerak, eta [[Arabiera|arabierazkoak]] nagusiki [[Erlijio|erlijioarekin]] lotuak<ref>{{Erreferentzia|izena=From|abizena=InpaperMagazine|izenburua=Language: Urdu and the borrowed words|hizkuntza=en|data=2011-11-13|url=https://www.dawn.com/2011/11/13/language-urdu-and-the-borrowed-words/|aldizkaria=DAWN.COM|sartze-data=2022-06-13}}</ref>.
 
[[Britainiar Raj]]aren garaian, hindia eta urdua hizkuntza bat beratzat hartu zituzten konkistatzaileek, eta indiarrek ere halakotzat zituzten. 19. mendetik eta India zatitu zen arte, Indiako Iparraldeko familia hindu elitekoen artean, ohikoa zen mutilak eskolaratzea pertsiera eta urdua idazten (alfabeto berean), eta neskak aldiz [[Devanagari|devanagariz]] hindiera idazten trebatzea. [[Sikhismo|Sikh]] aberatsenen artean ere, berdintsu, semeak urduz eta persieraz eskolaratu, eta alabak aldiz [[punjabera]] hizkuntzan, [[gurmukhi]] alfabetoan, sikhen liburu santua idatzia zegoen eran<ref name=":0" />.