Urdu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
 
1925. urtean [[Indiako Kongresu Nazionala|Indiako Kongresu Nazionalak]] ''hindustani'' hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urdua da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Hindi Diwas: Journey of Hindi from pre-Partition India to post-independence language politics|hizkuntza=en|data=2017-09-15|url=https://indianexpress.com/article/india/hindi-diwas-2017-journey-of-hindi-from-pre-partition-india-to-post-independence-language-politics-4843807/|aldizkaria=The Indian Express|sartze-data=2022-05-30}}</ref>.
 
Pakistan sortu zenean, bi herrialde banatu ziren, egungo Pakistan mendebaldean, eta [[Bengalera|bengaleraz]] mintzo zen [[Ekialdeko Pakistan]]. Ekialdeko lurralde horietan urduak bazuen presentzia bat ere, 19. mendetik edo 20. mende hasieran idazle nabarmenak ere bazituena; baina Pakistanen independentziarekin, mendebaldeko Pakistanekin eta Islamabadeko agintearekin antagonismoa sortu zen, eta urduera zapalkuntza horren seinaletzat hartu zen, independentzia gerra gertatu zenean eta [[Bangladesh]] sortu zenean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=DAWN - Features; September 11, 2002|hizkuntza=en|data=2002-09-11|url=http://www.dawn.com/news/1063584|aldizkaria=DAWN.COM|sartze-data=2022-06-13}}</ref>.
 
21. mendean Pakistanen ohikoa da urduaren eta ingelesaren arteko ''[[Kode-alternantzia|code-switching]]'' egitea, hizkuntza nahasketa handi bat, ''[[urdish]]'' terminoa garatu delarik (urdu + english), hala nola [[Euskañol|euskañola]] hedatu den Euskal Herrian. Izatez, Pakistango gobernuak Urdish delakoari babesa ere adierazi dio, hezkuntzan erabiltzeko urratsak iragarri direlarik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Over to ‘Urdish’ - Newspaper - DAWN.COM|data=2015-10-17|url=https://web.archive.org/web/20151017025911/http://www.dawn.com/news/1201758|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2022-06-02}}</ref>.
 
Pakistanen hedabideetako eta [[Zinema|zineko]] hizkuntza nagusia da urduera, baina ez bakarra. [[Lahore]] da Pakistango zinearen zentroa, eta punjeberaren aurretik, urduerazko filmak ekoizten dira han batez ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Have Urdu films taken over Lollywood? Insiders weigh in|hizkuntza=en|data=2018-12-26|url=http://tribune.com.pk/story/1874830/urdu-films-taken-lollywood-insiders-weigh|aldizkaria=The Express Tribune|sartze-data=2022-06-13}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==