Mikmak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
More used with only one reference definition: 1 new reference and 1 new reference call.
13. lerroa:
Badirudi mikmakek beren buruari hasiera batean '''lnu'k''' edo '''l'nu'k''' deitzen ziotela. Izen horrek «gizakia» edo «jendea» esan nahi duela dirudi. 'Mikmak' izenak, berriz, haien hizkuntzan «nire lagunak» esan nahi bide du.<ref>http://www.native-languages.org/mikmaq.htm</ref>
 
Uste da, gainerako amerindiar herri guziak bezalaxe, [[Asia]]tik etorri zirela, eta hamar mila urte inguru daramatzatela lur horietan. Orain dela gutxi arte, herri [[nomada]] izan da: negua barnealdeko haranetan ematen zuten; eta, udan, berriz, kostaldera hurbiltzen ziren, ehizara edo arrantzara. Gaur egun batez ere kostaldean arrantzan jarduten dira, eta ''kanoen herria'' deitu izan zaie.<ref name="#1">MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 111. orria.</ref>
 
Mikmak herria 40.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta horietatik gutxi gorabehera 11.000 [[algonkin hizkuntzak|algonkin hizkuntzen]] hiztun dira, zehazki [[mikmakera]]renak. Antzina [[hieroglifo]] idazkera erabiltzen bazuten ere, denborarekin [[latindar alfabetoa]] bereganatu zuten.
 
Gaur egun erreserbetan daude egituratuta, eta erreserba horiek nazio izaera dute. Hori dela eta, erreserba horietatik kanpo bizi direnek ez dute mi'kmaq identitate ofizialik.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 111. orria.<name="#1"/ref>
 
Aipatzekoa da herri haren eta euskal herritar arrantzaleen arteko harremanen ondorio izan zen [[algonkin-euskara pidgina]], [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetan]] erabilia.