Feudalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 150.241.155.239 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
More used with only one reference definition: 1 new reference and 1 new reference call.
19. lerroa:
{{esaera2|Birprodukzioak atzera egiten du; ustiategi asko desorekatuta geratzen dira, eta nekazari zordunak, lehenengo, aziendaren zati bat saltzen hasten dira; gero, ustiategiaren zati bat eta, azkenik, ustiategia bera saltzen dute —zorren ondorioz kartzelaratzen ez dituztenean— eta hirira joaten saiatzen dira. (...) Gizarte-ondorioak tamalgarriak dira: nekazariak astintzen dituen pobretze-prozesu gogorra hasi da, zeinaren froga bat —adierazpen konkretuak aurkitzen baditugu— 1300etik gertatzen den hilkortasun tasaren hazkunde erregularra baiten. (...) [[Izurri Beltza]] ez da istripu bat, testuinguru honetan sartzen den zerbait baizik; testuinguruak ez du bere erasoa justifikatzen, baina ekartzen dituen kalteen larritasuna azaltzen digu.
 
'''[[Guy Bois]] (1981)'''|<ref name="#1">{{Erreferentzia|izenburua=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}</ref>.}}
 
== Dohaintza adibidea ==
25. lerroa:
{{esaera2|Nik, Josseran, zalduna, Cipierre-koa ere deitua, Odile nire emaztearekin, biok nahi dugu denek (...) jakin dezaten (...) Jainkoari eta Pedro eta Paulo bere apostolu santuei eta baita Hugo abade agurgarriak zuzentzen dituen Cluny-ko fraileei ere dohainean ematen diegula, gure eta gure arbasoen arimarengatik, gure menpean dagoen Chaselle deritzan Macon-en dagoen domeinu bat, hots, eliza eta kanposantua, mahastiak eta zelaiak, galtzuak eta basoak, errotak eta urak, ur-lasterrak, Ameuyny-ko elizatik Plantes-eko "condamina"-raino (...), Bray-ko baso eta Taize-ko zelaietaraino, eta Chisse-ko basoraino, eta lur guztia, landua ala ez, muga hauen barnean manso-arena bezala onartzen dena: eta muga horietatik kanpo Notre-Dame de Chaselle-ko elizaren menpean legokeena (...) ematen diegu. Letaud eta Atton gure semeek ere onartzen eta baiez-tatzen dutelarik. Halaber morroi hauek ematen ditugu: Guy errotaria eta bere seme-alabak; Humberto eta bere emazte eta seme-alabak; Joussaud itzainaren seme-alabak; halaber bestejossaud eta bere seme-alabak; Roberto-ren semea den Humberto, eta bere ama, eta Mainberto-ren seme-alabak; baita Giraud-en semea, Alerico-ren seme-alabak ere; Joan eta bere seme-alaben erdia; Vicenterrotaria eta bere seme-alaben erdia; Engeaume eta bere seme-alaben erdia. Azken hiru hauen emazteei dagokienez, bakoitzarengandik zentsu bezala bakarrik zortzi denier hartuko ditugu, bizi garen bitartean. Baita Maria eta bere seme-alabak ere ematen ditugu. Nire emaztearen izeba Ameliak fraile hauei eman zien domeinuaren zatiaren dohainari dagokionez, Ricardo eta Godofredo bere semeek onartu zutena, guk onesten dugu. Zaldun batek berme moduan gordetzen duen elizaren hamarrenari dagokionez, hitz ematen dugu beroni konpentsazio modura ematea, berak onartzen badizkigu, bost solde Macon-eko lur baten gaineko errenta bezala.
 
'''Josseran zaldunaren dohaintza [[Cluny ordena]]ri (1089)'''|<ref>{{Erreferentzia|izenburua name=Kondaira|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.kondaira.eus/index.php/kondaira/historiaMateriala/testuak}}<"#1"/ref>. Testu osoa irakurtzeko [https://wikisource.org/wiki/Josseran_zaldunaren_dohaintza Wikisourcen duzu eskuragarri]}}.
 
== Erreferentziak ==