2022ko Kazakhstango protestak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
More used with only one reference definition: 1 new reference and 1 new reference call.
 
3. lerroa:
 
== Gertaerak ==
Kazakhstanen azken 30 urteotan izan diren protestarik gogorenak izan ziren. Tentsio-erdigune nagusia [[Almaty]]n zegoen, herrialdeko hiririk populatuenean. [[Erregai]]en prezioaren igoerarengatik lehertu ziren mobilizazioak, baina manifestarien haserreak sustrai handiagoak zituen; laster, estatuko agintarien aurkako adierazpen bihurtu ziren. [[Kassim-Jomart Tokaiev]] Kazakhstango presidenteak urtarrilaren 5ean, gobernu osoaren dimisioa onartu zuen arren, protestak ez ziren baretu, eta dozenaka zenbatzen ziren hildakoak, tokiko hedabideen esanetan. Gobernuak jakinarazi zuenez, 2.000 lagun inguru atxilotu zituen Almatyn.<ref name="#1">https://www.berria.eus/albisteak/208026/dozenaka-hildako-izan-dira-kazakhstanen-gobernuaren-kontrako-protestetan.htm</ref>
 
Protestan ari ziren taldeak estatuaren segurtasunarentzako «mehatxua» zirela nabarmendu zuen Tokaievek, eta erantzun sendoa hitzeman zuen. Kazakhstango Polizia, Guardia Naziona eta armada mobilizatu zituen manifestazioak desegiteko. Dena dela, nahikoa ez, eta laguntza eskatu zion Moskuri. Presidentearen deiari erantzunez, Errusiak ODKB Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundeko bere tropak bidali zituen. Kazakhstan ODKBko kide da [[Errusia]], [[Armenia]], [[Bielorrusia]], [[Kirgizistan]] eta [[Tajikistan]]ekin batera.<ref>https: name="#1"//www.berria.eus/albisteak/208026/dozenaka-hildako-izan-dira-kazakhstanen-gobernuaren-kontrako-protestetan.htm</ref>
 
== Erreferentziak ==