Gontzal Mendibil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Bizitza: bergizes, esteka
9. lerroa:
Giro horretan, beren lehen diskoa argitaratu zuten 1975ean bertan, ''[[Zaurietatik dario]]'' ([[IZ]]) izenekoa. «Kapitalismoak dakarren / katai ta zapalketa / izan dadila guretzat / indar askatzailea» eta halako letrak zituen lehen disko hark. "[[Kapitalismoak]]" abestia Jesus Mari Markiegik idatzia bazen ere, kantu gehienak [[Bittor Kapanaga]]renak ziren. Mendibilekin eta Xeberrirekin batera, Carlos Montero gitarristak, Asier Loroño pianistak, Jose Oliver flauta jotzaileak eta E. Duarte perkusionistak parte hartu zuten Madrilgo Regson estudioan grabatu zuten disko hartan. Urte eta erdiz Xeberrirekin aritu zen Mendibil, eta 200 kontzertutik gora eskaini zituzten, «Francoren heriotzaren esperoa arinago eginez»; baina 1976. urtea aldera, bakoitzak bere bideari ekin zion.
 
Bakarkako lehen diskoa 1978an argitaratu zuen Gontzal Mendibilek: ''[[Argitze garaian egunsentiari agur]]'' (IZ). [[Jon Lopategi]], [[Bittor Kapanaga]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]] eta [[Bertolt Brecht]]en hitzez gain, berak idatziriko lau bat abesti kantatzen zituen bakarkako diskoan Mendibilek. Musikari taldea ere lehen diskotik oso bestelakoa zen: Karlos Laporta Segarra, Begoña Agirre, [[Aingeru Bergizes]] eta Karmelo Sarrionandia izan zituen lagun.
 
1983an argitaratu zuen bakarkako bigarren diskoa: ''[[Hasperen itun]]'' (Elkar). Berriro, berak idatzitako abestiez gain, [[Jesus Etxezarraga]] eta Bittor Kapanagarenak daude, baina, batez ere, [[Mikel Zarate]] poetaren hitzak musikatu zituen disko horretan; musika Mendibilek berak jarri zuen ia denetan. Eta interpreteak ere aldatu egiten dira, hurrengoetan lagun izango dituen zenbait musikarik parte hartu baitzuten diskoan: Karla Ardanza, Fran Rubio, Eduardo Basterra eta Pako Diaz ([[Akelarre]]), besteak beste.