Txikipedia:Energia berriztagarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
13. lerroa:
* '''Biomasa''': erregai modura erabil daitekeen material biologikoa da. Gure etxeko sukaldeetan sortzen dugun {{txp|zabor organiko|zabor organikotik}} eta hildako landare edo animalietatik ateratako material biologiko horretatik {{txp|gas}} bat atera daiteke, {{txp|biogas}} deitzen dena. Material biologiko hori deskonposatzen denean, {{txp|bakterio|bakterioek}} sortzen dute gas hori; {{txp|metano}} eta {{txp|karbono-dioxido}} nahasketa bat izaten da eta {{txp|erregai}} modura erabil daiteke.[[Fitxategi:Energia berriztagarriak, Ikasi Otsorekin.jpg|ezkerrera|thumb|Zergatik erabili energia berriztagarriak?]]
 
* '''Energia geotermikoa''': lur barruan dagoen beroa erabiliz lor daitekeen energia da. {{txp|Lurraren nukleoa}} oso bero dago eta zenbait puntutan bero hori lur azaleraino edo oso hurbileraino iristen da. Bero hori aprobetxatuz, energia lor daiteke.
 
Energia berriztagarriari energia berdea edo ekologikoa ere deitzen zaio ez dituelako baliabide naturalak agortzen, {{txp|petrolio|petrolioarekin}} gertatzen ez den bezala. Energia berriztagarriek abantaila handiak dituzte: batetik, ez dira agortzen; haizea dagoen bitartean, posible izango da haizetik energia hori ateratzea. Eta besteen kasuan berdin.
 
Bestetik, energia hauek ez dute {{txp|karbono-dioxido|karbono-dioxidoa}} edo C02 sortzen eta, beraz, ez dute {{txp|Berotze global|beroketa globalean}} eta {{txp|klima-aldaketa|klima-aldaketan}} eraginik.
{{Txikipedia interwiki}}
 
[[Kategoria:Txikipedia]]