Daltonismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
1. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
{{Ohar medikoa}}
'''Daltonismoa''' akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai [[kolore ikusmen|koloreak behar bezala bereizteko]]. Izen zientifikoa ''diskromatopsia'' da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: [[John Dalton]] zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. [[Daltonismo|Daltoniko]] guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da [[berde]]a eta [[gorri]]a nahastea; haatik [[more]]aren ñabardurak atzemateko gai dira, [[kolore ikusmen]] normaleko pertsonak ez bezala.
 
Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta [[X kromosoma]]ri lotutako [[alelo azpirakor]] baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean). Transmisio genetikoa [[hemofilia]]rena bezalakoa da, [[sexuari loturiko herentzia]]ren arauak jarraitzen baititu.