Mitanni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
15. lerroa:
[[Gerra gurdi]]ak bezalako hobekuntza garrantzitsuak egin zituen armada batekin eta zalditeria indartsu batekin, Mitaniko armadak zenbait aldiz garaitu zuen faraoien Egipto, eta Asiria inbaditu zuen (oraindik historialariek azaltzerik ez dutena, semitar inperioaren indar militarra dela eta).
 
Mitanik ez zuen lortuko bere lurraldea konkistetatik salbu mantentzerik. Alde batetik, Goi Eufrates eta Tigrisen arteko lurraldea, hititar hedakuntzaren xede izan zen Hattusili I.aren garaitik. Bestetik, [[hikso]]en porroten ondoren, egiptoar faraoiak, behinola Sirian izan zituzten lurraldeak birkonkistatzen saiatu ziren. Hititen goraldia eta Mitaniren gatazka dinastikoek, erresuma ahuldu zuten, Asiria berpiztu eta berrindartu baten mende geratu zelarik denbora batez, sortu eta 250 urtera bakarrik. Ondare baliotsua utzi zuten, horien artean, bere antolaketa administratibo berritzailea eta zenbait eraginezko arte fin bat, ariarrak zein semita eta egiptoarrak.
 
== Mitaniko gobernariak ==