Ezkontza-ahaidetasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Ezkontza-ahaidetasuna''', [[Zuzenbide|zuzenbidean]] eta kultura [[Antropologia|antropologian]], pertsona baten [[Ezkontza|ezkontzaren]] ondorioz bi pertsonaren artean sortu edo dagoen [[ahaidetasun]] harremana da, berez [[Odolkidetasun|odolezkoa]] edo zuzena ez dena. Senar edo emazte bere ezkontidearen ahaidetekin duen harremana da, baina [[Ezkontza|ezkontza-harremana]] bera, espezfikikoki, kanpo geratu ohi da. Ezkontza-ahaidetasunarekin zerikusia duten lege, tradizio eta ohiturak asko aldatzen dira kulturen artean; batzuetan, bikoteko kide baten heriotzarekin eteten dira, eta beste batzuetan, [[Dibortzio|dibortzioa]] izan daiteke etenaren kausa. Ezkontza-ahaidetasunak, batzuetan, kontzeptu gehigarri batzuk ere har ditzake barne: [[Adopzio|adopziozko]] ahaidetasuna edo [[Familiaorde|familiaordea]] osatzen denean diren ahaidetasunak. Odol-harremanek ([[Odolkidetasun|odolkidetasunak]]) ez bezala, ezkontza-ahaidetasunak ez ditu ondorio genetikoak eys, afinitatea, funtsean, konstruktu sozial edo morala da, batzuetan legezko ondorioek abalatua.
 
Legearen arabera, ezkontza-ahaidetasuna garrantzitsua izan daiteke [[intzestu]] erako sexu-harremanak definitzeko eta bikote jakin batzuei ezkontzeko debekua ezartzeko.