Dibortzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
Ezkontza-batasuna amaitzeko prozesua da dibortzioa, bikotekide batek edo biek adostuta eman daitekeena, kausa batzuen ondorioz. Dibortzioak ezkontzaren legezko betebehar eta erantzukizunak ezereztea eta berrantolatzea dakar, horrela bikote ezkondu baten arteko ezkontza-loturak desegiten dira.
{{Lanean|Garazi Barrondo}}
 
Dibortzioaren legeak ez dira berdinak herrialde guztietan baina auzitegi batean onartutako legeak zehazten dira gehienetan. Hurrengo hauek zehazten dira bertan: jabetza nola banandu, seme-alaben zaintza nork hartuko duen erabaki, mantenu-pentsioa, seme-alaben bisitak, seme-alaben mantenua eta zorren banaketa.
'''Dibortzioa''' edo '''bizi-alarguntza''' [[ezkontza]] baten legezko haustura da, ezkontzak dakartzan legezko eskubide eta obligazioak bertan behera uzten dituena. Gehienetan, justizia-agintari batek burutzen du, ezkontide-ohien ondasun komunen banaketari eta seme-alaben egoera berriari buruz ere ebazten duena. Bereizi behar dira dibortzioa eta [[banantze (ezkontza)|banatzea]], dibortzioan ezkontza hautsi egin eta banantzean ezkontideak banatu edo aldendu soilik egiten baitira, ezkontzaren lotura indarrean atxikiz. Horietaz gainera, ezkontzaren baliogabetasunean ezkontza inoiz ez dela erabakitzen du epaile batek.
 
Herrialde gehienetan monogamia ematen da, horrela dibortzioak aukera ematen dio pertsona horri beste norbaitekin ezkondu ahal izateko.
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
== Historia ==
Orain dela urte batzuk dibortzioa kultura batzuetan ez zen onartzen, arrazoi erlijioso, sozial eta ekonomikoengatik. Antzinako Babilonian adibidez, ezkontideek dibortzioa eskatu zezaketen baina, emakumeek adulterioa eginez gero heriotzarekin zigortzen zituzten.
 
Kristianismoaren etorrerarekin dibortzioa debekatu egin zen, ezkontza Jainkoak eraturiko sakramentutzat hartzen zelako. X.mendetik aurrera dibortzioa ez zen legala, hala ere ezkontza-deuseztasuna zegoen. Horrela, ezkontza baliogabetzat bezala hartzen zen, existitu ez zela frogatzen bazen.
 
Kristauek zioten musulmanen gainetik zeudela eta hauek aldi berean lau emakumerekin batera egoteko aukera izaten zuten, baita nahi zutenean baten bat abandonatzeko aukera ere. Gizonezkoentzat bakarrik ziren poligamia eta dibortzioaren eskubidea.
 
Dibortzioak polemika handiak eragin ditu gehienbat katolikoak diren herrialdeetan, izan ere eliza katolikoak ez du dibortzioa inoiz posible ikusi izan.
 
== Kausak ==
 
=== Kausa psikosozialak eta ekonomikoak ===
Hainbat ikerketa eraman dira aurrera dibortzioaren kausak zeintzuk diren aurkitzeko, nahiz eta beti ez diren hauek izan behar dibortzioa eragiten dutenak. Faktore horien artean honako hauek aurkitu ditzazkegu: pobrezia, langabezia, adin txikikoen arteko ezkontza, hezkuntza-maila baxua izatea etab.
 
=== Legezko kausak ===
Herrialde bakoitzaren ordenamendu juridikoaren arabera dibortzio-kausa batzuk bereizi daitezke: desadostasunak egotea, maltzurkeriaz abandonatzea, bere bikotea arriskuan jartzeko gaixotasun fisiko edo psikiko bat izatea, etab.
 
== Motak ==
 
=== Administrazio bidezko dibortzioa ===
Epai agintaritza jurisdikzionalak soilik eman dezake dibortzio mota hau. Hala ere, legeak zehaztutako kasu batzuetan beste agintaritza bati eman ahal zaio aukera ezkontza-lotura desegiteko.
 
Hauek eskatu ahal izateko eta aurrera eraman ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
 
* Banatu nahi direnak adin nagusikoak izatea
* Ezkontza-sozietatea likidatu izana,  ala badagokio.
* Emakume haurdun ez egotea
* Elkarrekin seme-alabarik ez izatea, izatekotan adin nagusikoak izatea
 
Baldintza hauek betez gero, erregistro zibileko epaileak, ezkontideak identifikatu ondoren, dibortzio-eskaera jasoko duen akta egingo du eta hamabost egunera zitatuko du, eskaera berretsi dezaten. Berretsita, dibortziatutzat jotzen ditu erregistro zibileko epaileak.
 
=== Epaiketaren aginduz egindako dibortzioa ===
Dibortzio judizial baten epai batek honako puntu hauek jasotzen ditu:
 
* Ezkondutakoan eskuratu ziren ondasunen banaketa. Ezkondu ondoren lortutako edo eskuratutako ondasunak bienak direla bezela kontuan hartu dira. Herentzian bietako batek soilik jaso dituen ondasunak aldiz, ez dira bienak izango. Batzuetan ezkontza aurreko akordio batzuk ematen dira legedian eta horrela ezkondu aurreko ondasunei buruz sortu daitezkeen arazoak zehazten dira.
 
* Mantenu-pentsio bat dagoen ala ez eta zein ehunekotan. Amak aitari ordaindu beharko diona edo alderantziz, seme-alabentzako.
 
* Gurasoek seme-alabekiko duten egoera juridikoa:
 
# Zein gurasok izango duen seme-alaben zainketa totala, (batzuetan partekatua)
# Seme-alabekiko zainketa ez duen ama edo aitak nolako bizikidetza modua izango duen haiekiko.
# Guraso bakoitzak seme-alaben mantenuari dagokionez bete beharko dituen betebeharrak. Epaiak finkatzen du nork egin  beharko duen diru-ekarpena seme-alaben gastuak ordaintzeko. Mantenu-pentsioaren barruan janaria, jantziak, ikasketak eta aisialdia sartzen dira.
 
==== Borondatezko dibortzioa ====
Bi ezkontideek haien arteko lotura desegiteko asmoa dute. Borondatezko dibortzioaren arrazoi nagusia bien arteko akordio batera heltzea da, non konturatzen diren elkarrekin bizitzea ezinezkoa egiten zaien. Honek esan nahi du ez dagoela bien arteko gatazka-punturik prozesu hau aurrera eramateko unean. Dibortzio mota honekin prozesua azkarrago egiten da eta gainera seme-alaben trauma prozesua saihestea lortzen da.
 
==== Elkarren adostasun baten ondorioz egindako dibortzioa ====
Prozedura honetarako bikotekide biak daude ados eskaera aurrera eramatearekin. Biak ados egonda, agintari judizialaren aurrean jartzen dira eta dibortzioa behin betiko epaian dekretatzeko eskatzen dute.
Honako baldintza hauek bete behar dira borondatezko dibortzioa bat aurrera eramateko:
 
# Legez ezkonduta egon izana
# Gutxienez hiru hilabete ezkonduta egotea
# Hitzarmen arautzailea aurkezteko moduan egotea
 
==== Bien arteko baimenik gabe egindako dibortzioa ====
Ezkontza-lotura desegiteko beste modu bat da, baina kasu honetan bietako batek soilik egiten du honen eskaera eta eskatzaile horrek bestearen adostasunik gabe epaileari eskatzen dio ezkontza-lotura horrekin amaitzeko. Beharrezko dibortzio bezala ere ezagutzen da herrialde batzuetan.
 
Hauek izan daitezke hainbat kausa edo arrazoi horrelako dibortzio bat gertatzeko:Indarkeria psikologiko edo fisikoa bikote baten partez sortutakoa
 
# Familia-nukleoari edo kideren bati eragiten dioten drogen adikzioa
# Bigamia
# Adulterioa
# Seme-alaben aurka egindako delitua
# Etxea justifikaziorik gabe uztea
# Sexu-transmisiozko infekzio sendaezinak
 
==== Kausa gabeko dibortzioa ====
Dibortzio mota honek ez du arrazoi konkreturik izan behar dibortziatzeko, izan ere ez da epailearen aurrean ezer justifikatu edo frogatu behar. Gainera,  ez da bi ezkontideen baimenik behar aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, herrialde batzuetan dibortzio “express” bezala onartu da.
 
== Efektuak haur eta nerabeengan ==
 
=== Psikologikoak, akademikoak eta soziekonomikoak ===
Nicholas Wall Ingalaterrako Justizia Auzitegi Nagusiko Familia Dibisioko presidenteak dio ez dela batere erraza dibortziatutako gurasoek haien seme-alabak heztea. Gurasoak banandu baino lehen batzuetan gertatzen diren konflikto edo irainek erabat eragiten diote haurrari eta batzuetan hauek ez dira ondorio hauetaz ohartarazten. Umeak arazo psikologikoak izateko aukera handiagoa dauka bere gurasoen arteko harremana konfliktiboa izan bada dibortzioan edo dibortzioaren ondoren. Gatazka hauek haurraren bizi kaliltatean izango du eragina, alterazio edo antsietate nahasmenduak sortuz bere errendimendu akademikoan.
 
Bestalde, ume askok galera- sentimendua jasaten duten guraso bietako batek etxetik alde egiten duenean, beste batzuk aldiz lasaitasun sentimendua sentitzen dute. Azken hau, dibortzioa indarkeria giro batean eman bada gertatzen da gehienetan. Kasu hauetan, guztiz onuragarria da gurasoak alde egitea, izan ere haurra giro bortitz batean hazteak ondorio negatiboak eragingo dizkio etorkizun hurbil batean eta baita berak hura errepikatzeko probabilitate handia ere.
 
Gurasoen dibortzioa jasan duten haurrek errendimendu akademiko txikiagoa izaten dute dibortziatu gabeko familietako haurrekin alderatuz. Dibortziatutako gurasoen seme-alaba batek eskola uzteeko bi aldiz probabilitate handiagoa dauka, dibortziatu gabeko familia batean bizi den batek baino. Ikerketek erakutsi dute arazo horrek zerikusi zuzena izan dezakeela dibortzioaren eragin ekonomikoarekin. Dibortzio baten ondorioz horrela,  aita eta seme-alabak pobrezia-indize handiagoko eta hezkuntza-sistema eskaseko eremu batera joan daitezke, hori guztia aita ezkongabe baten zailtasun ekonomikoen ondorioz. Guraso dibortziatuen seme-alabek estatus sozioekonomiko eta diru-sarrera maila baxuagoak dituzte guraso ezkonduen seme-alabek baino.
 
Nerabeei dagokionez, gurasoen dibortzioak alkohola kontsumitzeko arriskua handitzen duela ikusi da, hori familiaren egoera sozioekonomikoarekin edo gurasoek nerabeekin duten kontrol gutxiagorekin du zerikusia.
 
{{Familia}}
 
{{Antropologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Ezkontza]]