Lambretta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
Lambretta motoaren txasisa altzairuzko hodiz eraikita dago. Vespan aldiz, estanpatutako xaflek karrozeria kroskobakarra osatzen zuten. Lehen modeloetan bi aukera eskaintzen ziren: «itxia» (mekanika guztia estalita zegoela) edo «irekia» (panelak ia desagertuta, motozikleta xelebre baten itxura ematen zion), baina «itxia»ren nagusitasunak gidarien babes beharrak argi utzi zituen, bai eguraldiari dagokionez, bai garbitasun itxurari dagokionez.
 
Abiadura aldaketa eskukoa da: ezkerreko ukabilarekin aukeratzen da, enbragea esku beraz sakatuta. Modeloaren arabera, 3 edo 4 abiadura daude. [[Bi ibiltartekoaldiko eztanda-motorra]] daukate: gasolina eta [[pistoia]] lubrifikatzeko olioa aurrez nahastuta egon behar dute. Nahasketa horren errekuntzak ke zuria sortzen du.
 
Motorra motozikletaren erdian dago. Horrela, [[grabitate-zentro]]a ibilgailuaren erdian dago, pisu osoa bi gurpilen artean hobeto banaturik. Vespetan, berriz, motorraren pisua ezker-atzealdean dagoenez, horrek ibilera alde batera okertzen dio.