«Dick Fosbury»: berrikuspenen arteko aldeak

60 bytes added ,  Duela 1 hilabete
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Richard Douglas Fosbury''', '''Dick Fosbury''' bezala ezaguna ([[Portland]], [[Oregon]], [[1947]]ko [[martxoaren 6]]a), [[altuera jauzi]]an espezialdutakoespezialitateko atleta estatubatuar bat izan zen, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan]] proba horretan garaile izan zena, eta ospetsu egin zen barraren gainetik jauzi egiteko teknika berri bat erabiltzeagatik, ondoren, ia jauzilari guztiek erabili dutena eta ''Fosbury Flop'' bezala ezagutzen dena.
 
Fosbury, teknika berria, 16 urte zituela probatzen hasi zen, jauzia egiteko ordura arte erabiltzen ziren estiloak, sabel biribilkia, artazi estiloa edo mendebaldeko biribilkia kasu, zailegiak ikusten baitzituen.
Garai honetan, munduko errekorra Valery Brumel sobietarrarena zen, [[1963]]an, [[Sabel-arrabol|teknika zaharrarekin]] 2,28 metroko altuera jauzi egin zuenean. Dick Fosburyk altuera hau sekula gainditu ez zuen arren, eta metodo berriaren eraginkortasuna zalantzan jartzen zuen eszeptiko ugari zegoen arren, hau, laster ezagun egin zen, eta, hurrengo urteetan, geroz eta altuera jauzilari gehiagok, gizon zein emakume, erabili zuten.
 
Gaur egun, eliteko altuera jauzilari guztiek erabiltzen dute ''[[Fosbury Flop]]'' teknika, eta bere eraginkortasun handiagoa erabat frogatua dago. [[1984]]an, Dick Fosburyk honako adierazpen hauek egin zituen: "nire estiloaren egungo ospea, hasieran, inork gogoko ez zuen estilo batekin jasan behar izan nuen guztiagatik sari bikaina da. Bizkarreko jauzia, jada praktikatzen nuen institutuan, eta guztiek nitaz barre egiten zuten, erotzat hartuz, eta, batzuk, baita "snob" bat ere, arau ezagunak alde batera uzteagatik. 1968an Mexikon garaile izan nintzen arte, orduan heroi bihurtuz".
 
Dick Fosbury erretiratu egin zen [[1972ko Udako Olinpiar Jokoak|1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetarako]] sailkatzerik lortu ez izan ondoren, oraindik oso gaztea zen arren. Beharbada, ez zen bere garaiko altuera jauzilaririk dohaitsuena, baina, bere berrikuntza handiari esker, txapeldun olinpiko izatea lortu zuen eta betirako aldatu zuen altuera jauzia ulertzeko era.
[[Kategoria:1968ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako atleta olinpikoak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako ingeniariak]]
196.560

edits