Dick Fosbury: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Richard Douglas Fosbury''', '''Dick Fosbury''' bezala ezaguna ([[Portland]], [[Oregon]], [[1947]]ko [[martxoaren 6]]a), [[altuera jauzi]]an espezialdutako atleta estatubatuar bat izan zen, [[1968ko Udako Olinpiar Jokoak|1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan]] proba horretan garaile izan zena, eta ospetsu egin zen barraren gainetik jauzi egiteko teknika berri bat erabiltzeagatik, ondoren, ia jauzilari guztiek erabili dutena eta ''Fosbury Flop'' bezala ezagutzen dena.
 
Fosbury, teknika berria, 16 urte zituela probatzen hasi zen, jauzia egiteko ordurarteordura arte erabiltzen ziren estiloak, sabel biribilkia, artazi estiloa edo mendebaldeko biribilkia kasu, zailegiak ikusten baitzituen.
 
Teknika berriak, barrarantz, zeharkako norantzan eta kurba bat eginez korrika joatean zetzan, behin barra ondora iritsi ondoren, honekiko bizkarrez eta gertueneko besoa luzatuta jauzi egiteko. Era hau, askoz eraginkorragoa da, ikuspuntu biomekanikotik, jauzilariaren [[grabitate zentruzentro]]a eta gainditu beharreko barraren artean tarte txikiagoa uztea ahalbidetzen baitu, honela, altuera irabaziz.
 
[[Oregongo Estatu Unibertsitatea]]n ikaslea zela, Fosburyk, [[1968]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] titulu unibertsitarioa irabazi zuen bere teknika berria erabiliz, eta beste hainbeste egin zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetarako sailkapen probetan ere.
11. lerroa:
Behin Olinpiar Jokoetan, aurretik Fosbury sekula ikusi ez zuen jende asko, honek erabiltzen zuen teknika ikustean, harritu egin zen, eta are gehiago harritu zen urrezko domina irabazi zuenean, 2 metro eta 24 zentimetroko errekor olinpiko bat eta urteko munduko errekorra ezarriz.
 
Garai honetan, munduko errekorra Valery Brumel sobietarrarena zen, [[1963]]an, [[Sabel-arrabol|teknika zaharrarekin]] 2,28 metroko altuera jauzi egin zuenean. Dick Fosburyk altuera hau sekula gainditu ez zuen arren, eta metodo berriaren eraginkortasuna zalantzan jartzen zuen eszeptiko ugari zegoen arren, hau, laster ezagun egin zen, eta, hurrengo urteetan, geroz eta altuera jauzilari gehiagok, gizon zein emakume, erabili zuten.
 
Gaur egun, eliteko altuera jauzilari guztiek erabiltzen dute ''Fosbury Flop'' teknika, eta bere eraginkortasun handiagoa erabat frogatua dago. [[1984]]an, Dick Fosburyk honako adierazpen hauek egin zituen: "nire estiloaren egungo ospea, hasieran, inork gogoko ez zuen estilo batekin jasan behar izan nuen guztiagatik sari bikaina da. Bizkarreko jauzia, jada praktikatzen nuen institutuan, eta guztiek nitaz barre egiten zuten, erotzat hartuz, eta, batzuk, baita "snob" bat ere, arau ezagunak alde batera uzteagatik. 1968an Mexikon garaile izan nintzen arte, orduan heroi bihurtuz".
22. lerroa:
{{bizialdia|1947ko||Fosbury, Dick}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako atletak]]
[[Kategoria:Portlandarrak (Oregon)]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako atletak]]
[[Kategoria:Gorako jauzilariak]]
[[Kategoria:1968ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak]]