Maddiren trajeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lan infotaula}} '''''Maddiren trajeria''''' Gerardo Mungiak idatzi duen pastoralaren izenburua. Lana 2022an taularatu nahi dute, Xaretan, urriaren 15 eta 16an, Zugarramurdiko leizetan, eta hirugarren saio bat ere aurreikusten dute Saran. Errejenta Pantxika Urruti izango da eta harekin lau herrietako 100 pertsona baino gehiago arituko dira antzezpen honetan.<ref>https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2022-04-22/hemer...»
 
3. lerroa:
 
== Argumentua ==
Gerardo Mungiak, Pintxek, idatzi du pastorala. Gaia euskal mitologiaren gai klasikoa eta kantuetan ere jasota izan dena da. Poema [[Benito Lertxundi]]k, [[Jean Mixel Bedaxagar]]rek eta [[Haizea taldea]]k kantu bilakaturik abestu izan dituztenak. [[Piarres Lafitte]] baxenafarrak ‘Maddi oreina bilakatu neska’ izena eman zion 1965ean, baina Mungiari eta herritarrei izena aldatzea egokiagoa zela iruditu zitzaien, antzerkiarekin bat egin dezan.<ref>https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20220422/maddiren-trajeria-xareta-ibarreko-lehen-pastorala</ref>
 
Antzezlanak egunez [[orein]] eta gauez neskatila den Maddiren istorioa kontatzen du. Etxeko zakurrek oreina hilko dute eta hortik abiatzen da istorioa, nerabetasunetik gaztetasunerako bidea, ehizaren bi alderdiak, oihaneko piztiak, euskal mitologiako hainbat pertsonai. Hauekin batera, pastoralak behar duen gaiztotasuna irudikatuko dute Xaretan ezagunak izan diren inkisidoreak, [[Urdazubi]]ko abadea, [[Pierre de Lancre]], [[Aymeric Picaud]] edota [[Valle Alvarado]]k.<ref>https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/baztanbidasoa/2022/04/21/maddiren-trajeria-pastorala-emanen-dute/1252200.html</ref>