Laguntza:Sarrera berriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orriaren edukiaren ordez, «S» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta Lehengoratua Ikusizko edizioa
1. lerroa:
= Geuria (Hego Uribeko herri komunikabidea) =
Geuria, Hego Uribe inguruko euskarazko komunikabide bat da, eta Tokikom, inguruko hedabideen elkarte taldeko kidea.
 
Komunikabide honen euskarria hileko egunkari bat da, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao, Zaratamo, Zeberio eta Uribe Hegoaldeko zonaldeekin zerikusia duten berriak dituena. Horrez gain, Geuria.eus web-orria ere badu, eta bertan egunkariak, beste albiste batzuk eta argazki eta bideoak argitaratzen dituzte.
 
== Historia ==
Komunikabide hau Basaurin jaio zen 2014an. Zehazki, urriaren 6an aurkeztu zen Basauriko Ibaigane Kultur etxean, eta bertan  publikoaren artean hileko argitalpenaren lehen alea banatu zen. Basauriko Udaleko Euskara Aholku Batzordearen lankidetzari esker sortu zen, non herriko hainbat elkartek, gizartearen hainbat alderdi ordezkatzen dituztenak, parte hartu zuten, hala nola kultura, euskara, hezkuntza, politika edo kirola.
 
Hau izan da Hego Uribe eskualdeko euskarazko lehen hedabide ireki, parte-hartzaile, egonkor eta iraunkorra, eskualdeko euskal komunitatearen arteko harremana sendotzen duena eta euskaldun berriak biltzen dituena; kanpo-komunikaziorako tresna gisa funtzionatzen duena (komunikabide gisa), baina baita barne-komunikaziorako ere (eskualdeko udalerrietako elkarte eta pertsonen bateratzaile gisa)
 
== Edukien azalpena ==
 
Lurralde berari baina udalerri desberdinei buruzko informazioa ematen duen komunikabidea denez, egunkaria 7 ataletan banatuta dago, udalerri bakoitzeko atal bana. Egunkariaren bukaeran beste lau atalak daude, Aisia, Agenda, Geuriatxiki eta Komuninatea.
 
Lau atal hauen izenak ondo azaltzen duten bezala, Aisia hitz gezidunak, hitz gurutzatuak, sudokuak eta beste jokoak dakar; Agenda, hurrengo hilabetean egongo diren ekintzen zerrendaz beteta dago; Geuriatxiki, Aisia atalaren antzeko jolasak dakar baina txikientzako bideratuta; eta Komunitate atala, egunkaria komunitatearekin zer ikusirik duen elkarrizketak, berriak eta horrelakoak osatzen du.
 
Egunkariko azala hileko albiste nagusiak osatzen du, udalerrietako albiste garrantzitsuak dituzten beste leiho batzuekin batera. Hurrengo 2-3 orriek elkarrizketa bat izaten dute, eta ondoren udalerrien atalak hasten dira.
 
Udalerrien sekzioak handienetik txikienera doaz, udalerriaren garrantziaren arabera; beraz, basauri, Galdakano eta Arrigorriaga dira lehen hiru atalak.
 
Udalerrien atalen barruan, edukiaren ordena berbera izan ohi da. Basauri, Galdakano eta Arrigorriaga udalerririk handienak direnez, albiste eta orri gehiago izaten dituzte; Etxebarri, Ugau, Zaratamo eta Zeberio, berriz, gutxiago.
 
Nagusiki, lehenengo hiru udalerrietako sekzioek 3-5 albiste-orri izaten dituzte, garrantziaren arabera ordenatuta, eta elkarrizketa bat edo bi.
 
Eta beste udalerrietako atalek elkarrizketa bat izaten dute, eta, ondoren, albiste-orri bat edo bi. Oro har, sekzioen banaketa eta segmentazioa eta egunkariko informazioa ez dira asko aldatu urteetan zehar.
 
Albiste informatiboa eta elkarrizketa dira hedabide honetan gehien erabiltzen diren informazio-generoak, egunkarian behintzat.
 
Web-orriari dagokionez, udalerrietako atalka banatuta dago, baina, horrez gain, beste atal batzuk ere baditu, hala nola: Datuak (Langabezia eta Hauteskundeak), Iritziak (Azal-ilustratua, Zutabeak, Komikiak, Gutunak eta Hemeroteka), Jaiak, Argazkiak, Bideoak eta Elkarrizketak.
 
Herrien atalaren barruan herri bakoitzaren azpiatalak daude, eta azpiatal bakoitzean udalerri bakoitzeko albisterik garrantzitsuenak.
 
Datuen atalaren barruan, izenak ondo adierazten duen bezala, langabeziari eta hauteskundeei buruzko grafiko eta datuak agertzen dira. Eta iritzien atalaren barruan, iritzi-generoak, komikien azpisekzio bat eta artikulu eta albiste zaharrak dituen hemeroteka bat daude.
 
Jarraian, jaien, argazkien eta bideoen atalak aurkitu dezakegu. Atal horietako bakoitzean, fotoerreportaiak, albiste batzuen bideoak edo udalerrietako jaiei buruzko albisteak aurki daitezke, bakoitzak bere atalaren barru.
 
Eta, azkenik, elkarrizketen atalean, komunikabideak egindako elkarrizketa guztiak biltzen dira.
 
Egunkarian ez bezala, web orriko informazio guztia gaztelaniaz zein euskaraz aurki daiteke, google-k eskaintzen duen itzultzaile aukerari esker.
 
== Hedabidearen organigrama eta enpresa ==
 
Geuria Tokikomeko kide den elkarte bat da. Eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta parte den udalerrietako udalek finantzatzen dute.
 
Tokikomi dagokionez, sozietate mugatua da, 28 erakunde ditu elkartuta, eta 76 tokiko hedabide kudeatzen dituzte euskarri guztietan: paperean, irratian, telebistan eta digitalean.
 
Enpresa horren barruan beste komunikabide eta erakunde batzuk daude, hala nola: Oizmendi telebista, Goiena Telebista, Alea, Erran...
 
Horrez gain, Tokikom Hekimenen bazkide sortzailea da, eta EITBrekin eta Euskalitekin kolaborazioak ditu.
 
Tokikomek hiru erabaki-organoren bidez funtzionatzen du: Batzar orokorra eta bi zuzendaritza-batzorde. Zuzendaritza batzordeetako bat Batzar Nagusiak izendatutako kideen ordezkariek, Tokikomeko lehendakariak eta zuzendari eta idazkari gisa jarduteko lantaldeko zenbait kidek osatzen dute. Eta, bestea, Tokikom saileko zuzendariak, gerente nagusiarekin batera.
 
Batzar orokorra bazkide guztiek osatzen dute, sozietatean dituzten akzio kopuruarekin.
 
Enpresaren presidentea Iban Arantzabal Arrieta da, zuzendari nagusia Alaitz Artolazabal Amilleta, zuzendari komertziala Iraitz Elgezabal Lejarzegi eta Komunikazio eta IKTetako zuzendaria Joxe Rojas Granja.
 
Geureari dagokionez, komunikabide honek lantaldearen bileren bidez lan egiten du, eta lantaldea osatzen dute, besteak beste, Jon Villapun Arbidek koordinazioan, Ibai Villapun Arbidek Administrazioan, eta Maider Ibañez Espinosak eta
 
Jon Goikouria Larrabeiti, erredakzioan eta webgunean.
 
Gainera, bilerak irekiak dira eta, beraz, edonor da bertaratzeko eta parte hartzeko libre. Bileren datak webgunean argitaratuta daude.
 
Geureari dagokionez, komunikabide honek lantaldearen bileren bidez lan egiten du, eta lantaldea osatzen dute, besteak beste, Jon Villapun Arbidek koordinazioan, Ibai Villapun Arbidek Administrazioan, eta Maider Ibañez Espinosak eta
 
Jon Goikouria Larrabeiti, erredakzioan eta webgunean.
 
Gainera, bilerak irekiak dira eta, beraz, edonor da bertaratzeko eta parte hartzeko libre. Bileren datak webgunean argitaratuta daude.
 
Geuriak 40 langile izango ditu gutxi gorabehera, baina zaila da zehaztea kolaboratzaile asko dituelako. Eta egoitza Basaurin du.
 
==Negozio eredua==
 
Bai egunkaria bai web orria guztiz doakoak dira jendearentzat. Egunkariari dagokionez, udalerri guztietan banatzen dira hilabete bakoitzeko datak, doanik, banaketa-guneetan.
 
Egunkari honek ez du inolako diru-sarrerarik, publizitatea eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalerriko udaletxeak ematen dioten finantzaketa izan ezik.
 
Gainera, ia publizitate guztia hego uribeko herrietan egingo diren ekitaldiei buruzkoa edo instituzionala da. Ondorioz, egunkaria ez du asko jasotzen publizitateaz. Zehazteko, haien webgunean argitaratuta dago zeinek diren haien publizitatea, eta horien artean 90% erakunde politikoak dira, hala nola, Basauriko Udala, Social Antzokia edo EH Bildu.
 
Egunkarian zerbait argitaratu nahi izanez gero, Geuria.eus webgunean harremanetarako gmail bat dago, nahiz eta tarifak ez agertu.
 
Uler daiteke komunikabide honek ia erabat erakundeen finantziaketaz funtzionatzen duela,
 
publizitatea ez diolako dirurik ematen, eta afilizioa doakoa delako.
 
== Hedapena ==
 
Erakundeek gidatutako tokiko egunkari bat denez, dohainik da, eta harpideduneeeiez gain, herri ezberdinetako toki batzuetan banatzen da. Hala ere, zehaztu daiteke 2018an hurrengo aleak banandu zituela: 7.000 urtarrila, otsaila, apirila, maiatza, iraila, urria eta azaroko hilabetetan eta 40.000 (buzoneoa etxe guztietara) martxoa, ekaina eta abenduko hilabetetan.
 
Bestalde, webguneaz gain, Geuriak hainbat sare sozial ditu, baita youtube, twitter eta facebook ere. Facebook da jarraitzaile gehien dituen sare soziala, 5.300ekin. Twitterrek ia 1.500 ditu, eta Youtubek 500.
 
Hori ikusita, uler daiteke Facebook dela publizitatea egiteko sare sozial egokiena eta interakzio-fluxu handiena duena.
 
== Erreferentziak ==
<references group="Ibañez, M. (2014). Nace Geuria en Basauri, un nuevo medio de comunicación en euskera para Hego Uribe. Eskuragarria hemen: https://www.bidebietairratia.com/noticias/basauri/2014/10/02/nace-geuria-en-basauri-un-nuevo-medio-de-comunicacion-en-euskera-para-hego-uribe/ " />
<references group=" Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea. (2021, 26 julio). Lantaldea eta laguntzaileak. Geuria. https://www.geuria.eus/lantaldea/ " />
<references group=" T. (2017, 5 junio). Colaboración. TOKIKOM. Recuperado 27 de abril de 2022, de https://tokikom.eus/colaboracion/ " />
<references group=" Geuria (@geuriaeus) | twitter. (2014, 6 diciembre). Twitter. https://twitter.com/geuriaeus?lang=es " />
[[Kategoria:Wikipediako laguntza|S]]