Xhosa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
9. lerroa:
|harremana= [[Bantu]] herriak
}}
'''Xhosa'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=90|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> ({{lang-xh|amaXhosa}}, {{IPA|/kǁʰɔ́ːsa/}} ahoskatua) [[Hegoafrika]]ko herria da, [[nguni]] taldekoa. 1991n, 3,5 milioi biztanle ziren eta bantu hizkuntza multzoko [[xhosera|xhoseraz]] mintzo dira. [[Lurmutur Ekialdea]], [[Lurmutur Mendebaldea]], [[Gauteng]], [[Estatu Askea]] eta [[KwaZulu-Natal]] probintzietan bizi dira. Nekazaritza eta abere hazkuntza dute bizibide. Xhosa, pondo, tenbu eta fingo tribuek osatzen dute xhosa herria. Haien antolamendu politikoa [[monarkia]] zen eta erregearen leinuko kideek aginpidea zuten. Iparraldetik bertaratu ziren, eta XVI. mendean [[Uzinburu]] eta [[Great Fish River]] ibaien inguruan bizilekua hartu zuten. XVI-XVIII. mendeetan merkataritza [[musulman]]ekin harremanak izan zituzten eta haiek ''kafre'' izena jarri zieten. 1775ean hegoaldetik iritysitako [[boer]]rek xhosen lurrak mendean hartzen hasi ziren eta horrek «kafreen gerrak» eragin zituen. 1817tik 1841era misiolari [[Metodismo|metodistak]] xhosak kristautzen jardun ziren. 1856an xhosek bere azienda guztia hil zuten, hildako animalien arimek gizon zuriak itsasora botakouxatuko zituztelakoan; horren ondorioz, gosete izugarria sortu zen, biztanleriaren erdia hil zen, eta xhosa askok hirietara eta [[meategi]]etara joan behar izan zuen lanera. XX. mendean, [[apartheid]] erregimenaren mende, beren kultura eta ohiturak zeharo galdu zituzten. Egun, Hegoafrikako talderik zapalduenetako bat da.
 
== Erreferentziak ==