Giniren koefiziente: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lorenzgini03.svg|thumb|300px|[[Lorenz kurba]] zenbat eta urrunago izan diagonaletik, hainbat eta handiagoa da kontzentrazioa. '''Giniren koefizienteak''' urruntzea modu erlatiboan neurtzen du, ''a/(a+b)'' zatiketa kalkulatuz. Lorenz kurbako puntuak banakoen % 35ek errenta osoaren % 10 hartzen duela adierazten du.]]
 
[[Estatistika]]n, '''Giniren koefizientea''' [[desberdintasun ekonomikoaren neurketa|errentaren desberdintasunaren neurketarako]] eta beste aldagaien [[desberdintasun ekonomikoaren neurketa|kontzentrazioa]] neurtzen duen [[koefiziente (estatistika)|koefiziente]] bat da. [[Sakabanatze (estatistika)|Sakabanatze]] neurri moduan asmatu bazen ere, kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen den [[Lorenz kurba|Lorenzen kurbarekin]] loturik dagoen formulazioa ezagunena da. Giniren koefizienteak 0tik 1era bitarteko balioak hartzen ditu: 0 erabateko berdintasuna da (denek diru-sarrera berak dituzte) eta 1, erabateko kontzentrazioa (batek diru-sarrera guztiak ditu; besteek, bat ere ez); horrela, zenbat eta handiagoa izan, banaketan hainbat eta kontzentrazio edo desberdintasun handiagoa dagoela ondorioztatzen da.

Errenta-banaketaz gainera, beste hainbat aldagai sozioekonomikoen kontzentraziorako erabiltzen da, hala nola, osasunarekin eta hezkuntzarekin loturik. Bestelako aldagaietarako ere erabiltzen da, [[Wikipedia]]n egiten diren ekarpenen kontzentrazioa, lankideen artean, kasu. Kontzentrazioaz gainera, beste ezaugarri batzuk neurtzeko ere erabili izan da. Koefizientea [[Corrado Gini]] italiar estatistikariak asmatu zuen [[1912]]an eta, egun, desberdintasun ekonomikoa aztertzeko, praktikan gehien erabilitako koefizientea da.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izenburua=Generalizing the S-Gini family.Some properties.
|izena1=Francisco J.