Ana Zelaia Jauregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Ikerlaria: tesiko aplikazioak
13. lerroa:
[[2016|2016an]] defenditu zuen doktore-tesian lehen urratsak egin zituen berak euskararako hizkuntzaren prozesamendua eta Ikasketa automatikoa uztartzeko. Tesiaren zuzendariak [[Olatz Arregi]] eta [[Basilio Rueda]] irakasleak izan ziren. Tesiaren izenburu osoa hau izan zen: "''Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa hizkuntzaren prozesamenduaren arloan: testu-sailkatzea, hitzen adiera-desanbiguatzea eta korreferentzia-ebaztea svd bidezko dimentsio murrizketa eta multi-sailkatzailea konbinatuz''".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Tesis / Tesia: Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa… (A. Zelaia, 2016/01/25)|hizkuntza=eu|url=https://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2016/01/21/tesis-tesia-latent-semantic-indexing-eta-ikasketa-automatikoa-a-zelaia-20160125/|aldizkaria=DIFusio@, EHUko Informatika|sartze-data=2022-04-23}}</ref>
 
Ordurako [[Ezkutuko semantikaren analisia|LSI]] teknikak (''Latent semantic indexing'', [[Ezkutuko semantikaren analisia]]) hitzen eta testuen semantika jasotzeko erakutsitako trebezia ikusita, hark kalkulatutako adierazpen matematikoa [[Ikasketa automatiko|Ikasketa Automatikoko]] metodoekin uztartuz, [[Hizkuntzaren prozesamendu|Hizkuntzaren Prozesamenduaren]] hainbat atazaren ebazpenerako prozedura bat diseinatu zuten, haren portaera eta ekar zezakeen onura aztertzeko.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Ana|abizena=Zelaia Jauregi|urtea=2016|izenburua=Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa hizkuntzaren prozesamenduaren arloan: testu-sailkatzea, hitzen adiera-desanbiguatzea eta korreferentzia-ebaztea svd bidezko dimentsio murrizketa eta multi-sailkatzailea konbinatuz|argitaletxea=TESIKER, euskarazko tesiak (euskadi.eus)|hizkuntza=eu|url=https://www.euskadi.eus/web01-apdoktes/eu/w10aTesDocWar/tesisDoctoralJSP/w10aVerFichaTesisDoctoralLookUpDispath.do}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Ana|abizena=Zelaia Jauregi|urtea=2016|izenburua=Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa hizkuntzaren prozesamenduaren arloan: testu-sailkatzea, hitzen adiera-desanbiguatzea eta korreferentzia-ebaztea svd bidezko dimentsio murrizketa eta multi-sailkatzailea konbinatuz|argitaletxea=UPV/EHU|hizkuntza=eu|url=https://www.educacion.gob.es/teseo/mostrarRef.do?ref=1344708|aldizkaria=www.educacion.gob.es|sartze-data=2022-04-22}}</ref> [[Ezkutuko semantikaren analisia]] (LSI) testuen semantika jasotzeko gaitasuna duen tresna bat da. Oinarri matematikoa du, eta bi teknika konbinatzen ditu, [[Aljebra lineal|aljebra linealeko]] [[Bektore espazio|bektore-espazioak]], batetik, eta matrize-deskonposaketarako [[Singular Value Decomposition]] (SVD) metodoa, bestetik. Testu multzo (corpus) batetik abiatuta sortzen da espazio semantikoa eta bertan kokatzen dira hitzak eta testu zatiak adierazten dituzten bektoreak. Espazioaren [[Matrizen dimentsio-murrizte|dimentsioa murriztean]] hitzen eta testu-zatien arteko erlazio semantikoak hobeto erakustea lortzen da. Bektoreen arteko angeluaren kosinua erabiltzen da haien arteko konparaketa semantikoak egiteko; horrela, hitzek edo testuek duten antzekotasun semantikoa neur daiteke. Konputagailuek ikasteko gaitasuna garatzea helburu duen informatikaren alorra da [[Ikasketa automatiko|Ikasketa Automatikoa]], makinak ere giza adituek erakusten duten trebeziarekin problemak ebazteko eta erabakiak hartzeko gai izan daitezen. Ikasketa automatikoko metodoak azken urteotan Hizkuntzaren Prozesamenduaren hainbat atazatan oso lagungarriak gertatzen ari dira. Adibidez, izaera oso ezberdineko hiru hauetan lan egin zuten tesian: [[Testu Sailkatze|Testu Sailkatzea]] (dokumentu bilduma handietan antzeko gai lantzen duten dutenekin azpimultzoak osatzea), [[Hitzen adiera-desanbiguazioa|Hitzen Adiera Desanbiguatzea]] (polisemikoak diren hitz-adierak desanbiguatzeko, hitzen agerpenen testuinguruaz baliatuta) eta [[Korreferentzia|Korreferentzia Ebaztea]] pertsona edo entitate berari erreferentzia egiten dioten testu-zati desberdin posibleak haien artean erlazionatzea).<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ana Zelaia Jauregi :: Uztaro aldizkari elektronikoa|url=https://www.uztaro.eus/egilea/ana-zelaia-jauregi/1031|aldizkaria=www.uztaro.eus|sartze-data=2022-04-23}}</ref>
 
== UEUkidea ==