Ernal-hazi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
 
1. lerroa:
{{anatomia infotaula}}
[[Fitxategi:Human semen in petri dish.jpg|thumb|250px|[[Gizaki]] baten ernal-hazia [[Petri plaka]]n]]
'''Ernal-hazia''', '''hazia''' edo '''esperma''' ([[greziar]]retik: σπερμα, ''hazia'') [[animalia|animaliek]] [[zakil]]etik [[isurtze]]n duten [[likido]] [[likatsu]] zurixka bat da. [[Barrabil]]etik ateratzen diren [[espermatozoide]]z eta plasma seminalez osatua dago, eta, barrabilez gainera, [[epididimo]]ak, [[besikula seminal]]ek, [[prostata]]k, [[Cowperren guruin]]ak, [[Littreren guruin]]ak eta [[hodi-deferente]]ek hartzen dute parte hazia sortzeko.
 
7. lerroa:
Behientzat, esate baterako, hazi-jartze artifizialeko zentro batean jasotzen da esperma, [[behi|zezen]] bati [[bagina]] artifizial bat ipiniz. Hazia jaso ondoren, kalitate-kontrola egiten zaio: esperma diluitu egiten da, [[espermatozoide]]ek bizirik iraun dezaten eta dositan zatitu ahal izateko. Polibinil kloruroa duten hodietan jartzen da esperma hori, eta hoztu egiten da ondoren (4º C 90 minutuan). Gero, [[nitrogeno likido]]an sartu, eta izoztu egiten da (-196 °C 10 minutuan). Ontzi [[kriogenesi|kriogenikoetan]] gordetzen da azkenik. [[Abeltzaintza|Abeltzainak]] eskatzen duenean, hazi-jartzaileak ernalketa egiten du, hazia umetokian jarriz.
 
''[[In vivo]]'' ernalketaz gainera, azken hamarraldian asko hazi da ''[[in vitro]]'' ernalketa-sistema. ''In vitro'' ernalketa laborategian egiten da, aurretik jasotako [[obulu]]ak animalia bati sartuz eta baita enbrioiak animalia batetik bestera eramanez. Hazi-jartzearen bidez, zorroztasun handiz kontrolatzen dira ernaltzeak, eta horrek garrantzi handia izan du produktibitatean, batez ere animalia etxekotuen kalitate [[gene]]tikoaren hobetzeari dagokionez; kalitate genetiko handia duen zezen batek behi asko ernal ditzake.
 
== Ikus, gainera ==
14. lerroa:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo estekak ==