Galaziarrei Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
 
5. lerroa:
[[Galazia]]k Asia Txikiko (gaurko [[Turkia]]ko) iparraldea hartzen zuen. Bizilagunak jatorriz [[zelta]]k ziren, [[Galia]]ko (Frantziako) leinuen ahaideak. K.o. 45. urtea eta 48. urtea bitartean, lehenengo ibilaldi apostolikoan, Asia Txikiaren hegoaldeko hirietan ([[Konya|Ikonion]], Derben, Listran, [[Pisidia]]ko [[Antiokia]]n) ebanjelioa zabaldu zuen Paulok; bigarren ibilaldian, K.o. 50. urtea eta 52. urtea bitartean, berriz, Galaziako hirietan (Eg 16,6), ondoren [[Grezia]]n sartzeko.
 
K.o. 55. urte aldera Efeson zelarik, Galaziako elkarteak nahasiak zebiltzala jakin zuen Paulok. Palestinako elkarte judu-kristauetatik iritsitako predikari batzuek eraman zuten nahasmendua Galaziara ere. Paulok irakatsi zien ebanjelioa ez zela jatorra eta egiazkoa, eta Paulo bera gezurrezko apostolua zela zioten. Juduzale haien esanetan, [[Moisesen legea]] onartu beharrik –[[erdainkuntza]] edo ''[[brit milah]]'' egin beharrik, batik bat– ez zela zioen ebanjelioa faltsua zen, ez zetorren [[Jerusalem]]go apostoluengandik. Horregatik, ez zuen baliorik Paulok hots egindakoak.
 
Arazo hau Galaziako elkarteetan ez ezik, beste elkarte askotan ere agertua zen. Horri buruz eztabaidatzeko eta erabakitzeko bildu zen, hain zuzen, [[Jerusalemgo kontzilioa]] 50. urte inguruan ({{Biblia|Eginak|15|1|29}}). [[Efeso]]tik edo [[Mazedonia (argipena)|Mazedoniatik]] 56. edo 57. urtean galaziarrei bidali zien epistola honetan sutsu eta gogor defendatzen zituen Paulok bere apostolu-izatea eta lana, baita berak zabaldutako ebanjelioa ere, bakarra dela eta besterik ez dagoela esanez (1,6-10). Geroxeago, 57. urtetik 58. urtera arteko neguan, [[Erromatarrei (Biblia)|erromatarrei]] idatziko zien gutunean luze eta zabalago landuko zuen zenbait gai garrantzitsu aipatzen du Paulok galaziarrei eginiko honetan. Zerikusi handia dute, beraz, batak bestearekin, bi epistolek.