Epistemologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
16. lerroa:
Gaur egun, epistemologiaren ideiaren inguruan dagoen aniztasun teorikoaren bi adibide [[Karl Popper]] eta [[Jean Piaget]] dira.
 
[[Karl Popper|Popperren]] ustez, epistemologiaren auzia hiru aldagaik definitzen dute: 1) ezagutzaren baliozkotasunari buruzko interesak (subjektuak ezagutza lortzen duen modua aztertzea alferrikakoa da bere baliozkotasunari dagokionez); 2) ezagutzaren subjektibitatearekiko desinteresak (zientzia ikuspuntu objektibotik aztertutako hizkuntza logiko gisa soilik hartzen da), hau da, epistemologiak zientziaren adierazpenak eta haien arteko harreman logikoak (justifikazioa) lantzen ditu; eta 3) izaera logiko-metodologikoak; hau da, normatibo eta filosofikoak.
 
[[Jean Piaget|Piageten]] epistemologiaren printzipioek Popperrek proposatutako printzipioekin talka egiten dute. Izan ere, Piageten epistemologiari ezagutzaren balizkotasuna interesatzeaz gain, ezagutza horretara iristeko baldintzak ere interesatzen zaizkio. Horregatik du garrantzia epistemologian jakintza eskuratzen duen subjektuak. Horrez gain, epistemologia enuntziatu zientifikoen jatorriaz arduratzen da, baita dimentsio linguistiko eta logiko-formala gainditzen duten zientzien alderdi anitzez ere. Piagetentzat, epistemologiak izaera zientifikoa du; hau da, izaera teoriko eta enpirikoa, eta ez metodologiko eta praktikoa.