Mistizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
 
43. lerroa:
Mistika espainiarrak zenbait idazle erlijiosoren lantean izan zuen isla batez ere: [[Juan de Ávila]] dohatsua, [[Pedro de Alcántara|San Pedro de Alcántara]], [[Fray Jerónimo Gracián]] eta batez ere Joan Gurutzekoa ([[San Juan de la Cruz]]) eta Teresa Avilakoa ([[Santa Teresa de Jesús]]). Hauen gogoa gidatu zuena zera izan zen, dibinitatearen sekretu eta misterioak hitzaren bidez transmititzea<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Leonardo Sancho Dobles: Misticismo/ Erotismo: algunos ejes de la poética de Octavio Paz -nº 35 Espéculo (UCM)|url=https://webs.ucm.es/info/especulo/numero35/mopaz.html|aldizkaria=webs.ucm.es|sartze-data=2022-04-06}}</ref>.
 
Joan Gurutzekoaren lanek goraldi mistikoari buruzko lan bakarra osatzen dute: ''[[Arimaren gau iluna]]'' liburuan arimaren ihesa kontatzen du poetak, gauaren erdian, zentzuen presondegitik, eta, libre azkenean, bat egiten du Maitearekin; ''[[Kantu espirituala|Kantu espiritualeana]]''-n jainkoarengana iristeko bidearen prozesu mistikoa agertzen du: lehen bi estrofetan, bide garbigarriarena, bide argigarriarena erdiko bederatzietan eta, gainerakoetan, bat egiteko bidea; azkeneko lauetan batasunaren egoera deskribatzen du. ''[[Maitasun gar bizia]]''-ren lau estrofetan, bozkarioz eta maitemindurik, atsegin gorena kantatzen du poetak.
 
Joan Gurutzekoaren lanean bezala, goraldi mistikoak oihartzun [[Erotismo|erotikoak]] ere hartzen ditu Teresa Avilakoaren lanean<ref>{{Erreferentzia|izena=Daniel de Pablo|abizena=Maroto|izenburua=Éxtasis místico, sexualidad y santa Teresa|orrialdeak=485–511|data=2015|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5297420|aldizkaria=Revista de espiritualidad|alea=297|issn=0034-8147|sartze-data=2022-04-06}}</ref>. Teresarentzat, estasia edo arrobamendua funtsezko sentipena da: sentimenduengatik munduarekiko kontaktua galtzen da. "Hemen ez da sentitzen, baizik eta ulertu gabe gozatzea", gorputzean egotearen sentsazioa ere galtzen da, baita gertatzen zaigunaren gaineko edozein kontrol ere.