Ozeano Barea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
29. lerroa:
 
== Mugak eta ezaugarriak ==
Muga hauek ditu: [[Amerika]], ekialdean; [[Asia]] eta [[Australia]], mendebalean. Zirkulu baten antzekoa, Ozeano Antartikoaren aldera zabaltzen da hegoaldean eta [[Ozeano Artikoa]]rekin bat egiten du [[Bering (itsasoa)|Bering itsasoaren]] bidez. 166.241.700 km²-ko hedadura du, ertzetako itsasoak (Bering, Okhotsk, Japonia, Txina, Horia, Sulawesi) kontuan hartuta.
 
Ozeano Bareko kostaldea ez da leku guztietan berdina: Ameriketako itsasertza zuzena eta menditsua da gehienbat, ipar muturrekoa ([[Alaska]]) eta hego muturrekoa ([[Patagonia]]) izan ezik. Asia aldeko ertza, ordea, apala eta bihurria dirada. Urpeko mendikate batzuek zeharkatzen dute Ozeano Barea, gailur horiek ur azala urratzen dutelarik zenbaitetan ([[Hawaii]], [[Tuamotu]], Pascua… uharteak).
 
Ipar eta mendebalean, [[Ozeano Bareko Suzko Eraztuna]] izena eman ohi zaion sumendiz sortutako uharte andana luzea ageri da (Aleutiarrak, Kurilak, Marianak, Filipinak, Tonga, Kermadec…). Bertan daude munduko itsas leize sakonenak: 10.000 m-tik gorakoak Kuril, Mariana eta Filipinetan; 7.000 m-koak Txile eta Peruko ertzetan. Munduan dagoen lurrazalaren puntu baxuena ozeano honetan dago, Marinas hobietan.