Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8.6
 
2. lerroa:
'''Kontrarreforma''' edo '''Erreforma Katolikoa''' [[XVI. mendea]]ren erdialdean [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestanteari]] aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.
 
[[Johann Stephan Pütter]]rek [[1776]]an sortu zuen Kontrarreforma ({{lang-de|Gegenreformation}}) terminoa<ref>Jesus MOYA: [https://web.archive.org/web/20150224125044/http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/19/19123148.pdf El alma de Garibay. Perfil psicológico, a través desu Autobiografía. (Una mentalidad de la Contrarreforma)] Euskomedia.org</ref>, eta hitza eremu ez-katolikoetan hedatu zen, Eliza Katolikoaren barneko aldaketa horiek [[protestantismo]]en sorrerak eragin zituela eta horien helburu nagusia hedapen protestantea geldiaraztea zela azpimarratzeko.
 
[[Martin Luther|Lutero]] Alemanian Erreforma Protestantea egiten ari zen garai berean, beste leku batzuetan, batez ere [[Italia]]n eta [[Espainia]]n, Eliza berritzeko saioak ari ziren egiten, erregeak, elizgizonak, laikoak nahiz erlijiosoak. Gauza guztiz argia zen Elizak aldaketa baten beharra zuela, baina katolikoek Elizaren beraren baitatik egin nahi zuten erreforma, hutsegiteak salatuz baina ortodoxia errespetatuz. Hori da Luteroren zismaren garai berean egin ziren ahalegin horien eta proposamen protestantearen arteko alde nagusia. Nolanahi ere, ahalegin horiek gorabehera, [[Trentoko Kontzilioa|Trentoko Kontziliorako]] ([[1545]]–[[1563]]) deialdia arte itxoin behar izan zen Elizaren buruzagiek eliztarren artean zegoen desira berritzaile hori bere egin zuten arte.