Saxofoi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Informazioa gehitu
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
4. lerroa:
[[Adolphe Sax]] musika-tresnagile [[belgika]]rrak patentatu zuen [[1846|1846an bere izena emanez]]. Metalezko instrumentuen indarra eta egurrezkoen ezaugarri akustikoak lortu nahi zuen. Hasieran armadako joaldi desberdinak egiteko maiz erabili zen jazz munduan arrakasta izugarri lortu baino lehen.
 
[[Adolphe Sax]] musika-tresnagile [[Belgika|belgikarrak]] patentatu zuen [[1846|1846an bere izena emanez]]. Ez dago argi nondik etorri zitzaion instrumentu hau sortzeko ideia baina zabalduen dagoen ustearen arabera, berak jotzen zuen klarinetean oinarrituta, metalezko instrumentuen indarra eta egurrezkoen ezaugarri akustikoak zituen [[Musika tresna|musika-tresna]] bat eraikitzen hasi zen, "metalezko [[klarinete]]" baten antzeko zerbait. Baina sonoritate handiagoa eta metalikoagoa lortu nahian hainbat proba eta lanketa handia egin ondoren, [[Musika tresna|musika-tresna]] berri bat sortu zuela ohartu zen: saxofoia.
Bost tamaina daude: sopranino, soprano, altu, tenor eta baritonoa, Si [[bemol]] edo Mi bemolean afinaturik. Bai goitik, bai azpitik beste tamaina batzuk topa daitezke inoiz edo behin. Instrumentu ''transpositorea'' da.
 
Zortzi tamainatakoak daude afinazioaren arabera: sopraninoa fa edo mi [[Bemol|bemolean]], sopranoa do edo si [[Bemol|bemolean]], kontraltoa edo altua fa edo mi [[Bemol|bemolean]], tenorea do edo si [[Bemol|bemolean]], baritonoa fa edo mi [[Bemol|bemolean]], baxua do edo si [[Bemol|bemolean]] eta kontrabaxua eta subkontrabaxua do edo si [[Bemol|bemolean]]. Instrumentu ''transpositorea'' da.
Tutu konikoa mutur batean (kanpaia) zabaltzen da. Tutuak 20 tonu-zulo inguru ditu. Zuloak bi eskuko hatzekin estaltzen dira kuxin-estalki batzuen laguntzaz horrela soinu desberdinak sortuz.
 
[[Soinu]] argi eta distiratsua edota iluna eta leuna izan daiteke.
 
Hasieran [[Armada|armadako]] joaldi desberdinak egiteko erabili zen, [[jazz]] munduan arrakasta izugarria lortu baino lehen. baina Gerora herri-musikan eta ''[[big band]]-''etan ere asko erabili da.
 
=== Deskribapena ===
Saxofoiaren gorputza mutur batean kanpai forman zabaltzen den tutu koniko eta estu batek osatzen du, [[Letoi|letoizkoa]] normalean. Tutuan zehar neurri ezberdineko 20-23 tonu-zulo izan ohi ditu, horien artean bi oso txikiak zortziduneko goiko erregistroko notak jotzen laguntzeko, nahiz eta ez diren derrigorrezkoak erregistro hori jo ahal izateko. Zuloak estaltzeko teklek kuxin-estalki bat izan ohi dute sakatutakoan presioarekin zuloak hermetikoki zigilatzeko. Egonean dagoenean zulo batzuk irekita egon ohi dira eta estalita beste batzuk. Teklei eta giltzei bi eskuetako hatzekin eragiten zaie, eskuineko hatz lodia saxofoia orekan mantentzeko euskarri baten pean kokatuta dagoela. Saxofoiaren [[digitazioa]] [[Oboe|oboearen]] digitazioaren eta [[Boehm-en sistema|Boehm-en sistemaren]] arteko konbinaketa da. [[Zeharkako flauta|Zeharkako flautaren]] digitazioaren edo [[Klarinete|klarinetearen]] goiko erregistroaren oso antzekoa. Instrumentu handiagoetan, notarik baxuenak jotzeko egin beharreko palanka (normalean bi eskuetako [[Hatz txiki|hatz txikiekin]] egin beharrekoa) handi samarra izan ohi da eta hargatik, nota hauek [[Erpuru|erpuruarekin]] jo ahal izateko giltza gehigarri batzuk gehitzen zaizkio.
 
Gorputz [[Koniko|konikoak]] [[Klarinete|klarinetearenak]] baino [[Oboe|oboearenaren]] antzekoagoak diren ezaugarriak ematen dizkio saxofoiari. Saxofoiaren diseinurik sinpleena kono-enbor formako tutu zuzena da eta normalean [[saxofoi sopranino]] eta [[Saxofoi soprano|sopranoek]] forma zuzen hau izan ohi dute. Nota baxuak dituzten instrumentuek ordea, erabat zuzenak balira funtzionala ez litzatekeen luzera-neurria izango luketenez eta arrazoi [[Ergonomia|ergonomikoak]] medio, oro har U formako bihurgune bat izan ohi dute tonurik baxuenaren hirugarren zuloaren parean edo goraxeago. Instrumentuaren kanpaia erabat gorantz begirakoa izan ordez ordea, muturreko forma hori alakatua edo zertxobait aurrerantz etzana izan ohi da. Bihurgune hau saxofoi-familiaren ezaugarri ikoniko bihurtu da nolabait, kasu batzuetan beharrezkoa ez izan arren, [[saxofoi soprano]] eta [[Saxofoi sopranino|sopraninoetan]] ere bihurgune honekin fabrikatzeraino besteak beste. Saxofoi altu eta tenore zuzenak ere, egon badaude, baina ez da ohikoena, tonurik altueneko zuloaren gainaldean baina goiko [[Zortzidun|zortzidunaren]] giltza baino beherago, bihurgunea izatea da normalena eta [[Ahoko pieza|ahokoa]] berriz, angelu zuzena osatuz okertuta. [[Baritono|Baritonoak]], [[Baxu (ahotsa)|baxuak]] eta [[Kontralto|kontraltoak]] kalibrearen luzera handiagoa izan ohi dute bereziki sekzio honen bihurdura bikoitzagatik.
 
[[Digitazio]] errazagatik saxofoi modernoa ikasteko erraza den [[Musika tresna|musika-tresnatzat]] hartzen da, bereziki beste zurezko haize instrumentu bat jotzen duenarentzat. Dena dela, praktika eta lanketa handia behar da soinu garden eta ongi [[Afinazio|afinatua]] lortzeko.
 
=== [[Ahoko pieza|Ahokoa]] ===
Saxofoiak [[Klarinete|klarinetearenaren]] antzeko kanabera bakar bat izan ohi du, [[Klarinete|klarinetearena]] baino handiagoa eta barrualdean hutsarte borobildu edo lauki zabalagoa duena.Saxofoiaren [[Ahoko pieza|ahokoak]], [[Klarinete|klarinetearenaren]] aldean ez dauka [[Artelazki|kortxozko]] mihiztadurarik, saxofoiaren tudela edo tutua zuzenean [[Ahoko pieza|ahokoan]] sartzen da.
 
[[Ahoko pieza|Ahokoak]] material ugaritakoak izan daitezke, [[Metal|metalikoak]] edo ez metalikoak. Metalikoak ez direnak [[Ebonita|ebonitazkoak]], [[Plastiko|plastikozkoak]] edo [[kautxu]] gogorrekoak izan ohi dira. Batzuetan [[Zur|zurezkoak]] ere bai eta kasu gutxi batzuetan [[Kristal|kristalezkoak]], [[Portzelana|portzelanazkoak]] edo baita [[Hezur|hezurrezkoak]] ere. Batzuen arabera, [[Metal|metalezko]] [[Ahoko pieza|ahokoek]] soinu bereizgarria dute, ez metalikoek baino "dirdiratsuagoa". Musikari batzuen arabera, [[Plastiko|plastikozko]] [[Ahoko pieza|ahokoek]] ez dute [[tinbre]] egokia sortzen. Beste saxofoi-jole batzuk diotenez, [[Larry Teal]] irakasleak esate baterako, materialak soinuan eragin gutxi edo batere ez du, [[Ahoko pieza|ahokoaren]] neurri fisikoak dira [[Tinbre|tinbrearen]] ezaugarrietan eragiten dutenak.
 
Ganbera [[Ahur|ahurra]] duten ahokoak dira [[Adolphe Sax|Adolphe Saxen]] jatorrizko diseinura gehien gerturatzen direnak eta interpretazio klasikoek oso emaitza ona dute, soinu leunagoa edo laztasun gutxiagokoa sortzen baitute. [[Jazz|Jazzean]] eta [[Musika herrikoi|musika herrikoian]] ordea, kanabera lasaiarekin eta [[Ahoko pieza|ahoko]] irekiekin jo ohi dute [[Musikari|musikariek]]. [[Ahoko pieza|Ahokoaren]] ''Baflea'' edo "sapaia" kanaberatik gertuago egoteko egokituta egon ohi dira. Hori dela eta, airearen fluxua azkarragoa izan ohi da eta horren eraginez, soinu gardenagoa sortzen dute, ''[[big band]]'' batean edo instrumentu anplifikatuen artean egon daitezkeen ezberdintasunen aldeak txikituz. Irekigune handia eta soinuaren nolakotasuna [[Ahoko pieza|ahoko]] [[Metal|metalikoekin]] lotzen diren arren, edozein [[Ahoko pieza|ahokok]] izan dezake. Honi esker, [[Afinazio|afinatzerako]] orduan malgutasun handiagoa dago eta ''[[Bending efektu|bending]]'' bezalako efektuak, ''[[Jazz|jazzean]]'' eta ''[[Rock|rockean]]'' oso ohikoa, egin daitezke. [[Musikari]] klasikoek normalean kanabera gogorragoak, irekigune estuagoko eta ganbera baxuagoko ahokoak aukeratzen dituzte. Honela [[soinu]] ilunagoa eta egonkorragoa ([[Biolin|biolinarenaren]] tankera handiagoa duena) lortzen dute.
 
=== Kanaberak ===
[[Klarinete|Klarineteek]] bezala, saxofoietan kanabera edo mihi bakarra erabiltzen da baina [[Klarinete|klarineteetakoa]] baino zabalagoa eta motzagoa izan ohi da. Mihiak [[Kanabera (landarea)|kanabera]] arruntez egindakoak izan ohi dira, baina XX. mendetik [[Beira zuntz|beira zuntzezkoak]] ere egin dira. Bigarren hauek iraunkorragoak dira baina [[Soinu|soinuaren]] kalitatea okerragoa dela esan ohi da. Kanaberaren neurria saxofoiaren araberakoa ere izan ohi da ([[Soprano|sopranoa]], altua, [[Tenor|tenorea]], [[Baritono|baritonoa]], [[Baxu (ahotsa)|baxua]], [[Kontralto|kontraltoa]], etab.).
 
Kanabera komertzialen artean etxe, estilo eta gogortasun askotarikoak daude. Saxofoi-jole bakoitzak bere [[Ahoko pieza|ahokora]], ahokadurara eta interpretaziora ongien egokitzen den kanabera aurkitzeko gogortasun eta material ezberdinetakoak probatzen ditu. Gogortasuna, oro har, 1etik 4rako eskalarekin (tarteko graduak kontuan hartuta) neurtzen da. 4a da gogorrena eta 1a bigunena (saxofoi baritonoen kasuan izan ezik, hauentzako kanaberen eskala 5erainokoa baita). Hasiberriei tarteko gogortasunekoa gomendatu ohi zaie, alegia, 2 1/2-koa. Kanaberak [[Ahoko pieza|ahokora]] lotzeko brida bat erabiltzen da eta honi esker, jotzerakoan ez da mugitzen.
 
=== Materiala ===
Saxofoi gehienak, garai batekoak zein gaur egungoak, [[Letoi|letoizkoak]] izan ohi dira baina, hala ere, [[Zur|zurezko]] haize-instrumentu gisara sailkatzen dira [[Metal|metalezko]] haize-instrumentu gisara sailkatu ordez. Batetik, [[soinu-uhinak]], [[Metal|metalezkoetan]] ez bezala, kanabera oszilatzaileak sortzen dituelako eta ez [[Musikari|musikariaren]] ezpainek [[Ahoko pieza|ahokoan]] eragindako presioak, eta bestetik, giltzak itxiz eta irekiz nota ezberdinak sortzen direlako. [[Letoi|Letoia]] instrumentuaren gorputza, kuxintxoen euskarriak, kuxinak giltzekin batzen dituzten hagak, giltzak beraiek eta hagak eta giltzak instrumentuaren gorputzera lotzen dituzten euskarriak fabrikatzeko erabiltzen da. Hagak euskarrietara lotzeko erabiltzen diren torlojuak eta giltzak askatutakoan hasierako posiziora itzularazten dituzten [[Malguki|malgukiak]] [[Altzairu herdoilgaitz|altzairu herdoilgaitzekoak]] izan ohi dira. 1920tik, saxofoi gehienek ukimen bidezko [[Plastiko|plastikozko]] edo [[Nakar|nakarrezko]] giltzak dituzte (hatzak pausatzeko instrumentuak dituen pieza lau apaingarriak).
 
Saxofoiak beste material batzuekin fabrikatzeko arrakasta maila ezberdineko saiakerak egin dira, esate baterako, 1950ean fabrikatutako [[Grafton saxofoia|Grafton plastikozko saxofoia]]. [[Yanagisawa]] eta [[Bauhaus Walstein]] bezalako enpresek, [[fosforo]]-[[Brontze|brontzezko]] modeloak (%3,5etik 10era bitarteko [[kobre]] [[Aleazio|aleazioa]] [[fosforo]] portzentaje altuarekin, %1 baino gehiago) fabrikatu izan dituzte material honen tonu.ezaugarriak zertxobait ezberdinak direlako. Adibidez, diseinu berbera baina [[metal]] ezberdinarekin fabrikatutako [[fosforo]]-[[Brontze|brontzezko]] [[Yanagisawa]] A992 eta T992ak, ​[[Letoi|letoizko]] A991 eta T991ak baino apur bat soinu "ilunagoa" ateratzen dute. [[Fosforo]]-[[Brontze|brontzezko]] saxofoia [[Letoi|letoizkoa]] baino pisutsuagoa da, kobre gehiago duenez masa handiagoa duelako.[[Yanagisawa|Yanagisawak]] zein beste ekoizle batzuek Sterling [[Zilar|zilarrezko]] (lege-zilarra, %95 [[zilar]] eta [[Kobre|kobrearen]] [[Aleazio|aleazioa]]), [[Kobre|kobrezko]], [[Alpaka|alpakazko]] edo material sintetikozko saxofoi-lepoak edo instrumentu osoak fabrikatu dituzte. [[Salt Lake City|Salt Lake City-ko]] ([[Utah]]) ''Canonballeko'' saxofoiek nagusiki kobrerik gabeko [[Metal|metalak]] erabiltzen dituzte beraien fabrikazioko prozesuetan, adibidez, [[nikel]] beltz [[Anodizazio|anodizatuzko]] estaldura. Julius Keilwerth-ek, zeharkako txirulena bezala, [[Alpaka|alpakazko]] gorputza zuen saxofoi bat garatu zuen nikel beltzezko estaldura batekin.
 
Instrumentua osatu ondoren, fabrikatzaileek normalean laka akrilikozko estaldura fin bat aplikatzen diote edo zilarrez xaflatzen da letoi biluzia. Lakak edo xaflatzeak herdoiltzetik babesten dute metala eta bere itxura dirdiratsua mantentzen laguntzen diote. Urteen joanean instrumentuaren gainazalerako hainbat kolore eta estaldura mota ezberdin erabili dira. Nikelez edo urrez estaltzea ere zilegi da, baina urrezko estaldura prozesu garestia da, urrea ez baitzaio zuzenean metalari itsasten. Lehenbizi zilarrez estali behar da (hau zuzenean itsasten zaio metalari) eta ondoren zilarrezko geruza hori estali behar da urrez.
 
== [[Saxofoijole]] ezagunak ==
35 ⟶ 63 lerroa:
=== Euskal Herrian ===
* [[Pedro Iturralde]] ([[1929]]-2020).
* [[Mixel Ducau]] (1951).
* [[Haizea Martiartu]] (1991).
 
== Kanpo estekak ==