Hans Vredeman de Vries: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8.6
 
9. lerroa:
[[XVI. mendea]]ren hasieran, margolarien artean arkitekturako grina sortu zen. Margolaritza genero berri bat sortu zen, horrela, eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuena. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundu bat sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen.
 
Mota askotako lanak burutu zituen. Esate baterako, 1549an, [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]] enperadorearen omenezko garaipen-arkua egin zuen [[Anberes]]en. 1596tik 1598ra, [[Praga]]ko gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. [[Vitrubio]]ren eta [[Sebastiano Serlio|Serlioren]] tratatuen bitartez, [[arkitektura klasiko]]a primeran ezagutzen zuenez, arkitekturari eta [[perspektiba]]ri buruzko testu garrantzitsuak ere prestatu zituen, eta, haren grabatuek moduan, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, XIX. mendera arte.<ref>https://web.archive.org/web/20210208072026/https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/vredeman-de-vries-hans-38</ref>
 
Aipatu behar da gizon aldeaniztuna izan zela eta mota askotako lanak egin zituela: arteari buruz idatzi, lorategiak diseinatu, ingeniari militar gisa aritu, gorteko arkitektoa, dekorazioak...