Termodinamika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Prozesu termodinaikoak eta ziklo batzuen adibideak.
47. lerroa:
Oreka termodinamikoak mekanikoak baino zentzu zabalagoa dauka, oreka termikoa, faseen oreka eta oreka kimikoa ere kontuan hartzen baititu. Sistema bat orekan dagoenean ezin du egoeraren berezko aldaketa bat jasan inguruaren egoera ez bada aldatzen. Sistema bat orekan dagoen jakiteko, ingurutik isolatzen da eta propietateen aldaketa behatzen da. Propietateen balioak ez badira aldatzen sistema oreka egoeran dago. Prozesu batean, oreka egoera hau aldatu egiten da desoreka eraginez amaierako egoera arte. Horregatik, termodinamikan prozesu ia-estatikoa deitzen den prozesu ideala oso erabilia da. Prozesu honetan orekatik desbideratzea asko jota infinitesimala da, eta sistemaren egoera guztiak oreka egoeratzat hartu daitezke. Prozesu erreal bat ia-estatikotzat hartzeko, prozesuak irauten duen denborak erlaxazio-denbora baino askoz handiagoa izan behar du, erlaxazio-denbora propietate bat aldatu eta sistemak berriz oreka lortzen duen arteko denbora delarik. Horrela, prozesuaren edozein etapan sistemari denbora ematen dio oreka lortzeko eta prozesua, guztira, beraien artean oso hurbil dauden oreka egoeren segida da.
 
=== Prozesu termodinamikoak ===
Prozesua itzulgarriak edo itzulezinak izan aitezkedaitezke. Lehenengo kasuan, bai sistema baita ingurua ere hasierako egoerara bihurtuak izan daitezke prozesua inbertitzen bada. Prozesu erreal guztiak itzulezinak dira, itzulezintasunen bat dutelako, bai termikoa, mekanikoa edo kimikoa.
 
* Prozesu isotermoa: tenperatura konstantean gertatzen direnei deritze.
* Prozesu isobaroa: presio konstantean gertatzen direnei deritze.
* Prozesu isokoroa: boluen konstantean gertatzen direnei deritze.
* Prozesu adiabatikoa: bero transferentziarik gabe gertatzen direnei deritze.
* Prozesu isoentropikoa: prozesu adiabatiko eta itzulgarriei deritze, haietan entropia aldaketarik gertatzen ez baita.[[Fitxategi:PV Ciclo de Carnot.svg|alt=Carnoten zikloren PV diagrama|thumb|259x259px|Carnoten zikloa [[presio]] eta [[Bolumen (espazioa)|bolumen]] diagrama batetan adierazita]]
 
Prozesu baten hasierako eta amaierako egoera berdinak badira, sistemak ziklo termodinamiko bat jasan du. Zikloa amaitzean propietateen balioak berdinak dira.
 
* [[Carnoten zikloa]]: prozesu isotermo eta adiabatikoe pareak osatzen dute.
* [[Rankine zikloa]]: zentral termikoetan erabiltzen dena, uraren lurruntze eta kondentsazio prozesuetan oinarritzen da (prozesu isotermoak).
* [[Diesel zikloa]]: motoretan erabiltzen dena, erregaien konbustioan oinarritzen da (prozesu isokoroa).
 
 
== Termodinamikaren legeak ==
88 ⟶ 100 lerroa:
|-
|[[Entropia]]
|<math>\Delta S=S_2-S_1=\int_{1}^{2}{dQ\partial Q \over T}</math>
|}