Koordenatu sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Coordinate-Transformation-illustration.jpg|thumb|386x386px|3 dimentsioko espazioko koordenatu sistemen adibideak]]
'''Koordenatu sistema''' ''N'' [[Dimentsio|dimentsioko]] [[Espazio metriko|espazio]] bateko [[Puntu (geometria)|puntu]] bakoitzari koordenatu (zenbaki) [[N-kote|''N''-kote]] bat esleitzeko bilduma da. Horrela, erreferentziatzat hartutako puntu edo ardatz finkoekiko posizioa zehazteko erabiltzen diren ''N'' koordenatuek ''N'' dimentsioko espazioan edozein objektu era bakarrean kokatzen dute<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/koordenatu|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref>. Koordenatu sistema ondo definituta egoteko, beraz, ''N'' dimentsioko espazioan erreferentzia gisa finkatzen diren [[Jatorri (geometria)|koordenatu-jatorria]] (''O'' letraz adierazten dena) eta, gehienez, ''N'' [[Koordenatu-ardatzak|koordenatu-ardatza]] behar dira. Azken hauek objetu bat koordenatu-jatorritik zein [[Distantzia|distantziatara]] dagoen zehazteko erabiltzen diren ardatz irudikariak dira. Hau da, horrelako ardatz bakoitzak koordenatu bat zehazten du eta era ordenatuan ''N'' koordenatuek objektua era bakarrean espazioan kokatzen dute. Koordenatuen ordena esanguratsua da eta, normalean, koordenatuak ''N''-tupla baten bidez adierazten dira.