Koordenatu sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coordinate-Transformation-illustration.jpg|thumb|348x348px386x386px|3 dimentsioko espazioko koordenatu sistemen adibideak]]
'''Koordenatu sistema''' ''N'' [[Dimentsio|dimentsioko]] [[Espazio metriko|espazio]] bateko [[Puntu (geometria)|puntu]] bakoitzari koordenatu (zenbaki) [[N-kote|''N''-kote]] bat esleitzeko bilduma da. Horrela, erreferentziatzat hartutako puntu edo ardatz finkoekiko posizioa zehazteko erabiltzen diren ''N'' koordenatuek ''N'' dimentsioko espazioan edozein objektu era bakarrean kokatzen dute<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/koordenatu|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2022-03-09}}</ref>. Koordenatu sistema ondo definituta egoteko, beraz, ''N'' dimentsioko espazioan erreferentzia gisa finkatzen diren [[Jatorri (geometria)|koordenatu-jatorria]] (''O'' letraz adierazten dena) eta, gehienez, ''N'' [[Koordenatu-ardatzak|koordenatu-ardatza]] behar dira. Azken hauek objetu bat koordenatu-jatorritik zein [[Distantzia|distantziatara]] dagoen zehazteko erabiltzen diren ardatz irudikariak dira. Hau da, horrelako ardatz bakoitzak koordenatu bat zehazten du eta era ordenatuan ''N'' koordenatuek objektua era bakarrean espazioan kokatzen dute. Koordenatuen ordena esanguratsua da eta, normalean, koordenatuak ''N''-tupla baten bidez adierazten dira.
 
Koordenatu sistema mota ugari daude eta aztertu nahi den fenomenoaren arabera bat edo beste aukeratzen da. ''N'' dimentsioko espazioan erabilitako koordenatu sistema guztiak [[Baliokidetasun-erlazio|baliokideak]] dira, hau da, ''N'' dimentsioko koordenatu sistemen artean erlazio zehatzak daude eta sistema batetik bestera pasa daiteke. Hala eta guztiz ere, aztergai den fenomenoaren arabera, [[Kalkulu analitikoa|kalkulu analitikoak]] errazten direlako, sistema bat edo beste lehenesten da.
 
Koordenatu sistemak, gertaera fisikoak neurtzeko gai den behatzailea eta gertaerak noiz jasotzen diren neurtzeko erlojuarekin batera, [[Erreferentzia-sistema|erreferentzia sistema]] osatzen du. Erreferentzia sistema baten bidez objektuen [[Posizio|posizioa,]] [[bektore]] baten osagaiak edo [[higidura]] deskribatu eta analitikoki aztertzen dira.
 
== Koordenatu sistema ezagunenak ==