RMS Titanic: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
 
== Ezaugarriak ==
[[XX. mendea|XX. mendeko]] ozeanoarteko bidaietan gailentzeko egindako hiru [[transatlantiko]]etako bat zen. ''Olympic'' egin zuten lehenago eta ''Britanic'' geroago. [[White Star Line]] enpresa zen jabea. [[Belfast]]eko ''Harland and Wolff'' [[ontziola|ontzioletan]] eraiki zuten, orduko teknologia berrienak erabiliz. OrduraOrdu arteko ontzirik luxuzkoena eta handiena zen: 52.310 tona, 269 metro luze eta 28 metro zabal. Garaiko prentsak «hondoraezina» zela esan zuenzioen.<ref name="berria">{{erreferentzia |izena= Irene |abizena= Arrizurieta |izena2= Xabier |abizena2= Martin|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1584/038/001/2012-04-12/ez_zen_ametsa_izan.htm | izenburua=Ez zen ametsa izan |sartze-data=2019-1-6 |argitaletxea=''Berria'' egunkaria, 2012ko apirilak 12, CC BY-SA 4.0, berria.eus}}</ref>
 
== Hondoratzea ==
Titanic [[Southampton]]go portutik abiatu zen, [[1912]]ko apirilaren 10ean, [[AEB]]etarako bidean. Apirilaren 14ko 23:40 aldera, [[izozmendi]] bat jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan, eta bi ordu eta 45 minutu geroago hondoratu. 2.223 lagun zihoazen itsasontzian, baina ontzian zeuden salbamendu txalupetan 1.178 lagunentzako tokia besterik ez zegoen. Gainera, txalupa asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehenbiziko salbamendu txalupan, 65 pertsonarentzako lekua zegoen, baina 28 lagun bakarrik sartu ziren. Inguruan zen [[RMS Carpathia]] trasantlantikoak laguntza deia jaso eta, egunsentian bertaraturik, 705 lagun erreskatatzea lortu zuen.<ref name="berria"/>
 
[[Fitxategi:TitanicRoute.svg|thumb|erdian|475px|Titanic itsasontziaren ibilbidea. Mapan ikus daiteke bidaiaren hasieran zein portutan gelditu zen; "x" batez adierazita dago gutxi gorabeherako hondoratze-puntua. Marratxo-lerroak seinalatzen du New Yorkeraino iristeko egin ezin izan zuen bidea.]]
 
Gau hartan, 1.522 lagun hil ziren, nahiz eta 306 gorpu besterik ez ziren berreskuratu. Emakumeek eta haurrek salbamendu txalupetan sartzeko lehentasuna zuten arren, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitu ziren;, guztiak bigarren eta hirugarren klaseko bidaiariak zirenklasetakoak. Modu berean, hainbat gizon atera ziren bizirik; gehienak, lehen klaseko bidaiariakklasekoak. [[2009]]ko maiatzaren 3an hil zen bizirik geratzen zen azken bidaiaria, Millvina Dean. Bederatzi aste besterik ez zuen Titanic hondoratu zenean.<ref name="berria"/>
 
== Zinema ==