Olerkigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
 
== Definizioak ==
Poesia terminoa ''poiesis'' hitz grekotik dator, eta sorkuntza, asmakizuna eta fikzioa zuen esanahia; ondorioz, obra literario oro poesiatzat jo zitekeen. Literatur teo riaren iturriei begiratzen bazaie, berriz, poesia ez zen luzaroan generoetan sartu, izendatze orokorra baitzen, dramatikoa eta narratiboa biak poetikoak baitira, erran nahi baita, etimologiak dioen bezala, sorkuntza lanak. Halarik ere, garaiez garai, poesia, eta bereziki lirika, hirugarren genero berezi gisa agertu eta finkatu da erro mantizismoaz geroztik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=poesia - Literatura Terminoen Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=poesia#548|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2022-02-23}}</ref>.
 
[[Erromantizismo|Erromantizismoaren]] eraginez, poesiaren izaera definitzeko saioek beti gogoan izan dute poesia gizakiaren historian dagoela errotuta, gizakia ekin batera sortzen baita, emozioak azaldu eta mintzatzeko gai denetik. Poesiaren definizioa egiten saiatu diren adituek alderdi hori azpimarratu izan dute: [[Roman Jakobson|Roman Jakobsonek]] dio olertia definitzeko ez-olertiarekin erkatu behar dela, eta, halaber, ez dela erraza olertia ez dena adieraztea, izan ere, olertia lilura eta magiarako bigarren ahalmen bat da, eta haren muturrean hizkuntz komunitate batek erarik ohizkoena duen hitz laua dago. [[Federico García Lorca|Federico García Lorcak]] berak ere esan zuen olerkari batek ere ez dakiela zer den olertia.