Zientzia-fikzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Historia
19. lerroa:
=== Biguna ===
Egilearen helburu nagusia giza emozioak, gizartearen bilakaera eta abar izaten dira. Egilea ez da asko kezkatzen fisikaz, astronomiaz eta beste kontu zientifikoez: kezka nagusia giza jokabideak ditu, gizarte kontuak direlako.
 
== Historia ==
 
=== Hasiera ===
Zientzia-fikzio terminoa Hugo Gernsback-ek sortu zuen 1926an, 1920ko Estatu Batuetako ''Amazing Stories'' izeneko narrazio espekulatiboko aldizkari ezagun batean. Badirudi erabilera goiztiar bat topatu dela 1851ko datarekin, eta William Wilsoni egozten zaio, baina erabilera isolatua da, eta terminoa ez zen orokortu gaur egungo adierarekin, harik eta Gernsback-ek modu trinkoan erabili zuen arte. Ordura arte, zientzia-fikziotzat jotzen ditugun narrazioek hainbat izen jasotzen zituzten, hala nola «bidaia fantastikoak», «mundu galduen kontakizunak», «utopiak» edo «zientzia eleberriak».
 
Zientzia-fikziozko lehen lana, gaur egun ulertzen den bezala, 1818 urtean argitaratu zen [[Mary Shelley|Mary Shelley-ren]] [[Mary Shelley's Frankenstein|Frankenstein]] edo Prometeo modernoa. Horren aurrekariak kondairetan eta mitoetan topatzen dira, mitologia grekoan adibidez. Ilargirako bidaiei buruzko istorio ezagunenak [[Cyrano de Bergerac|Cyrano de Bergerac-ena]] (XVII. mendea) eta [[Münchhausengo Baroia|Münchhausengo baroiarena]] (XVIII. mendea) dira. [[Carl Sagan]] eta [[Isaac Asimov]], ordea, bat datoz esatean [[Johannes Kepler|Johannes Keplerren]] ''Somnium'' (1634) dela zientzia-fikziozko lehen kontakizuna. Somniumek Ilargira doan abenturazale bat deskribatzen du, eta Keplerrek Lurraren mugimenduak Ilargitik nola ikusiko liratekeen azaltzeko duen kezka erakusten du. Beste batzuek [[Tomas Moro]] aipatzen dute aitzindari gisa; [[Utopia (Tomas Moro)|Utopia]] (1516) idazlan famatua dela-eta.
 
Shelley-ren ondoren [[Edgar Allan Poe]] estatubatuarra izan zen zientzia-fikziozko narratibaren ezaugarriak aurreratu zituen beste idazle ezaguna. Geroago, 1850eko hamarkadan, XIX. mendeko autore emankorrenetako bat izan behar zuena agertu zen, zientzia-abenturen alorrean: [[Jules Verne|Julio Verne]]. 1863an argitaratu zuen bere zientzia-fikziozko lehen lana: [[Bost aste globoan|Bost aste globo]]<nowiki/>an. Lan honen agerpena mugarria da.
 
Verne-ren ildotik '''Europan''' ugaldu ziren mota honetako idazlanak, [[Herbert George Wells|H. G. Wells]] geroko ekarpenarekin. Wells-en ondoren, XX. mendean, [[John Wyndham]] da arloko hurrengo idazle handia. Eremu anglosaxoitik kanpo, [[Karel Čapek]] nabarmendu behar da, bere R.U.R. antzezlanean robot terminoa sortu zuelako eta zientzia-fikzioaren klasiko baten sortzailea delako: ''Arrabioen gerra''.
 
'''Estatu Batuetan''' [[Mark Twain|Mark Twain-en]] eta [[Jack London|Jack London-en]] arloarekin erlazioa duten idazlanak egon arren [[Edgar Rice Burroughs]] jotzen da zientzia-fikzioaren bertako aintzindaritzat.
 
=== Urrezko aroa ===
 
== Euskaraz ==