Surrealismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria gehitu (gaztelaniatik itzulita): Teknikak
No edit summary
 
21. lerroa:
[[Gorpu guztiz fin|Gorpu guztiz fina]] edo Hilotz paregabea sortu zuten; hainbat artistak figura edo testu baten zati desberdinak egiten zituzten, bata bestearen ondoren eta aurrekoak egin zuena ikusi gabe; papera tolestuta ematen zioten elkarri. Sortu zituzten kreaturek inspirazio-iturri gisa balio izan zioten [[Joan Miró]]<nowiki/>ri.
 
Literaturaren esparruan, surrealismoak iraultza handia eragin zuen lengoaian, eta konposizio-teknika berriak ekarri zituen. Ez zuenez onartzen ezein kultura-tradizio, ez gaiari ez formari zegokienez, metrika bazter utzi zuen, eta ''bertset'' deituriko adierazpide poetikoa hartu zuen beretzat: zehaztu gabeko luzerako bertsoa, errimarik gabea, eta erritmoaren barne-kohesioak lotzen duena soilik. Halaber, gaitegi garrantzitsua ez zutenez onartzen, errepresio psikologikoaren (ametsak, sexualitatea) eta sozialaren iturrietan bilatu zuten, eta, hartara, lirika humanizatu egin zen berriz, bangoardietako ''ismo'' intelektualizatu guztiek gizatasuna kendu baitzioten, [[espresionismo]]<nowiki/>ak izan ezik. Horretarako, ametsen transkripzioaren eta idazkera automatikoaren baliabideak erabili zituzten, eta prozedura metaforiko berriak sortu zituzten, irudi ameslaria esaterako. Hizkuntza lexikoaren ikuspuntutik ere berritu zen, eremu semantiko berriak sartuz eta erretorika adierazpen prozedura berriekin aberastuz. Horretarako, amentsen transkrizpioak eta idazketa automatikoa hartu zituzten baliabide gisa, eta prozedura metaforiko berriak sortu zituzten. Lexikoaren ikuspuntutik ere berritu zen lengoaia, eremu semantiko berriei lekua egin zitzaielako, eta erretorika aberastu egin zen adierazpen-prozedura berriei esker.
 
== Filmak ==