Surrealismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
→‎Historia: Erreferentzia bat gehitu
9. lerroa:
== Historia ==
 
'''Surrealista''' hitza [[Guillaume Apollinaire|Apollinaireren]] lan baten izenburuan agertu zen lehenengo aldiz: ''Les mamelles de Tirésias, drame surréaliste'' (1917, ''Tirésiasen titiak, drama surrealista'').<ref>{{Erreferentzia|izenburua=surrealismo - Literatura Terminoen Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?search=surrealismo&bila=bai&option=com_xslt&lang=eu&layout=lth_detail&view=frontpage&Itemid=474|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2022-02-19}}</ref> Surrealismoak [[dadaismo]]a du hurbileneko aitzidaria eta André Breton sortzaile eta bultzatzaile nagusia; Bretonek berak honela definitu zuen surrealismoa: automatismo psikikoa, pentsamenduaren benetako funtzionamendua hitzez, idatziz edo beste modu batez adierazten duena, adimenaren inongo kontrolik gabe eta edozein kezka estetiko edo moral baztertuz. Surrealistek [[amets]]a, [[irudimen]]a, grina, umore beltza eta [[erotismo]]a goraipatu zituzten, [[burgesia]]ren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzeko. Aitzindaritzat zituen, besteak beste, Apollinaire, Baudelaire, Chateaubriand, Hugo, Jarry, Lautréamont, Mallarmé, Nerval, Novalis, Poe, Rimbaud, Sade, Swift eta Freuden [[psikoanalisi]]aren teoria. 1919an André Breton, Louis Aragon eta Philippe Soupault-ek ''Littérature'' aldizkaria sortu zuten. Hasieran surrealistak inkontzientea eta beronen adierazgarritzat jotzen zituzten ametsa, eromena, sukar-ametsa ezagutzeko eta haietaz baliatzeko bilaketan ari izan ziren; horretarako idazketa automatikoa landu zuten, adimena eta borondatea saihesten zituen bat-bateko etorria. 1921ean argitaratu zen joera horretako lehen idazlana, Bretonek eta Soupaultek idatzitako ''Les champs magnétiques (Eremu magnetikoak)''. 1924an Bretonek ''Manifestu surrealista ''idatzi zuen:
 
{{esaera2|Surrealismoa buruko automatismo hutsa da, pentsamenduaren benetako funtzioa azaldu nahi duena ahoz, idatziz edo beste edozein bidez. Pentsamenduaren agindua da, arrazoiak egindako edozein kontrolik gabekoa, batere kezka estetiko eta moraletik kanpokoa.}}