Free-jazz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazkiak
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazkiak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
13. lerroa:
Izenburutik bertatik, jazzaren mundua iraultzera etorri zen ''Free Jazz'' (1960), Ornette Coleman saxofoi jolearen seigarren diskoa izan zena. ''Jazz askea.'' Berak zioen ez zela bere asmoa probokatzea eta jazz mundua zatitzea, baizik eta jazzak erraietan zeraman askatasunean sakontzea, baina ''Free Jazz''-ek proposatzen zuen inprobisazio ariketa libreak eztabaida handiak piztu zituen diskoa argitaratu zutenean. «Ez dakit zer jotzen duen, baina ez da jazza», adierazi zuen irmoki, esate baterako, [[Dizzy Gillespie|Dizzy Gillespiek]], jazz modernoaren eta [[Bebop|bebop-aren]] aitaponteetako batek.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Lizarralde|izenburua=Maparik gabeko musika|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1959/038/001/2020-12-20/maparik-gabeko-musika.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2022-02-18}}</ref>
 
Inprobisazioan sinesten zuen Colemanek, eta ''Free Jazz''-en aurretik grabatutako lanek ere zaletasun horri erantzuten zioten. Talde lanean jartzen zuten, gainera, arreta, jazz taldeetan ezarria zegoen hierarkiari muzin eginez. «Gure musikaren parterik inportanteena inprobisazioa da, ahalik eta modu bat-batekoenean egiten duguna. Musikari bakoitzak bere musika adierazpideekin egiten dio ekarpena formari». ''Something Else!!!'' (1958), ''The Shape of Jazz to Come'' (1959), ''Change of The Century'' (1959) eta ''This Is Our Music'' (1960) diskoek bide aske hori markatu zuten, baina artean iristear zen jazz munduaren parte handi batek probokaziotzat joko zuen diskoa: ''Free Jazz''.<ref name=":0" />[[Fitxategi:Ornette-Coleman-2008-Heidelberg-schindelbeck.jpg|thumb|[[Ornette Coleman]]]]Musika inprobisatua egin nahi horrekin, Colemanek bizkarra eman nahi zien jazzaren barruan ezinbestekoak ziren hainbat kontzepturi, hala nola melodiari, harmoniari eta erritmoari, eta «jotze hutsean» jarri nahi zuen ardatza. Asmo horrekin sartu zen estudiora 1960ko abenduaren 21ean. Bi laukote osatu zituen —batean, Eric Dolphy (klarinetea), Freddie Hubbard (tronpeta), Charlie Haden (kontrabaxua) eta Ed Blackwell (bateria) zeuden, eta bestean, berriz, Coleman bera, Don Cherry (tronpeta), Scott LaFaro (kontrabaxua) eta Billy Higgins (bateria)—; biak aurrez aurre paratu, bakoitzari kanal bat egokitu, eta jotzen hasi ziren. Inprobisazio askean aritu ziren 37 minutuz, eta, denbora hori igarota, bukatu egin zuten. Disko bat osatzeko moduan. 37 minutu horietan, baina, bi laukoteek borroka solasaldiak garatu zituzten, izpiritu aske horri erantzunez. Horren ondorioz, asko izan ziren ''Free Jazz'' zentzu handirik gabeko kakofoniatzat hartu zutenak, jario atonal gisa ulertu zutenak. 37 minutu haiek polifonia anarkiko bat zirela pentsatu zutenak.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Charles Mingus 1976 cropped.jpg|ezkerrera|thumb|[[Charles Mingus]], 1976]]
 
Musika inprobisatua egin nahi horrekin, Colemanek bizkarra eman nahi zien jazzaren barruan ezinbestekoak ziren hainbat kontzepturi, hala nola melodiari, harmoniari eta erritmoari, eta «jotze hutsean» jarri nahi zuen ardatza. Asmo horrekin sartu zen estudiora 1960ko abenduaren 21ean. Bi laukote osatu zituen —batean, Eric Dolphy (klarinetea), Freddie Hubbard (tronpeta), Charlie Haden (kontrabaxua) eta Ed Blackwell (bateria) zeuden, eta bestean, berriz, Coleman bera, Don Cherry (tronpeta), Scott LaFaro (kontrabaxua) eta Billy Higgins (bateria)—; biak aurrez aurre paratu, bakoitzari kanal bat egokitu, eta jotzen hasi ziren. Inprobisazio askean aritu ziren 37 minutuz, eta, denbora hori igarota, bukatu egin zuten. Disko bat osatzeko moduan. 37 minutu horietan, baina, bi laukoteek borroka solasaldiak garatu zituzten, izpiritu aske horri erantzunez. Horren ondorioz, asko izan ziren ''Free Jazz'' zentzu handirik gabeko kakofoniatzat hartu zutenak, jario atonal gisa ulertu zutenak. 37 minutu haiek polifonia anarkiko bat zirela pentsatu zutenak.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Charles Mingus 1976 cropped.jpg|ezkerrera|thumb|[[Charles Mingus]], 1976]]
Colemanek, baina, garbi zuen berea ez zela beste musikari batzuek aurretik urratutako bideetan sakontzea. Haiengandik ikasi bai, baina beste norabait joan nahi zuen. «Ez dut maparik segitu behar hanka sartzeko; nik neuk bakarrik sartu dezaket hanka». Horregatik uneari berari ematen zion garrantzia, unean bertan sortzen zenak zuen pisua beretzat.<ref name=":0" />
 
[[Fitxategi:Ornette-Coleman-2008-Heidelberg-schindelbeck.jpg|thumb|[[Ornette Coleman]]]]
''Free Jazz''-ek eztabaida latzak eragin zituen argitaratu zutenetik bertatik, eta, urte gutxi batzuk geroago [[Bob Dylan|Bob Dylanek]] bere musika elektrifikatu zuenean bezala, traidoretzat ere jo zuten jazz musikari batzuek. Izan zen, hala ere, Colemanek egiten zuena defenditu zuenik ere, eta ''Free Jazz'' irten aurretik ere, [[Charles Mingus|Charles Mingusek]] mahai gainean jarri zuen bere iritzia: «Ornette Colemanen musika defenditzen badut, ez dut esan nahi guztiok hark bezala jo behar dugunik; harengandik ikasi dudana da [[Charlie Parker|Charlie Parkerrek]] bezala jotzeari utzi behar diogula»<ref name=":0" />