Nizam: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Nizam titulua''' Indiako [[Hyderabad (estatua)|Hyderabad]] Estatuko agintariek ziren XVIII. mendetik XX. mendera arte erabili zuten titulua da. Hyderabadeko Nizamak [[Asaf Jah I.a]] lehen agintariak (Mir Qamar-ud-Din Siddiqi izenekoak) ezarri zuen dinastia dira, baina izena ez da familia bati dagokion terminoa, baizik eta funtzio batetik dartor, ''Nizam-ul-Mulk'' tituluaren laburdura izanik, Erresumaren Administratzailea esan nahi duena. Hyderabadeko estatuaren agintea [[Mogol Inperioa|Mogol Inperioaren]] erregeordetza gisa hasi zen Dekkan eskualdean, eta hortik izen hori.
 
== Historia ==
Asaf Jah I.ak sortu zuen [[Asaf Jahi dinastia]]<nowiki/>k Nizam titulua hartu zuen beretako, erregeordetza esanahiak zentzua galdu zuenean. Mogolen kontrola ahuldu egin zen 18. mendean zehar, eta Hyderabad lotu zen [[Maratha Inperioa|Maratha Inperioea]] zerga-ordaintzaile gisa lehenbizi, eta gero [[Britainiar Raj|Raj Britainiarrekin]] bat egin zuen, nolabaiteko independentzia mantenduz, eta Nizamen dinastiaren jarraitasuna bermatuz.
 
Nizamak eta beraiekin batera agintzen zutenak [[Urduera|Urdueraz]] mintzo zen elite musulman bat ziren oro har, baina herrialdea nagusiki [[Telugu|telugueraz]] mintzatzen zen.
 
[[Indiaren partizioa|Indiaren partizioaren]] unean, kolonizazioaren amaiera, Nizamen lurraldea, Hyderabad ez zen integratu ez [[Pakistan|Pakistanen]] ez Indian. Baina Indiako batasunaren erdian kokatua zegoelarik, 1948an Indiaren anexioa gertatu zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Sherman|urtea=2007|izenburua=The integration of the princely state of Hyderabad and the making of the postcolonial state in India, 1948–56|orrialdeak=489–516|izena1=Taylor C.|url=http://eprints.lse.ac.uk/32805/1/Sherman_Integration_princely_state_2007.pdf|kazeta=The Indian Economic and Social History Review|liburukia=44|alea=4|doi=10.1177/001946460704400404}}</ref> Ondoren, [[Mir Osman Ali Khan|Mir Osman Ali Khanek]], 7. Nizamak, Indiarekin bat egiteko itun bat sinatu zuen, ''de facto'' egoerari men eginez. {{Sfn|Chandra|Mukherjee|Mukherjee|2008}}.
 
== Kanpo estekak ==