Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal bat gehitu
74. lerroa:
 
Monjeen dedikazioaren emaitza arte-mota bat izan zen: hasierako letra ederrak, ''kapitularrak'' edo ''bertsalak'' izenekoak, bertsoaren hasieran kokatuta zeudelako, eta ''iluminazio'' deituriko ilustrazio ñimiñoak.
 
=== Beste irizpide batzuk ===
 
==== Egilearen arabera ====
Esate baterako:
 
Haurren kaligrafia: haurrek eta, oro har, hizkuntza baten idazketan hasten direnek ikasi behar dituzten ezaugarri eta elementuei dagokienez behar bezala eratutako idazketa da..
 
==== Estiloaren arabera ====
Esate baterako, hauek daude Mendebaldekoen artean:
 
* '''Kaligrafia gaelikoa'''
 
[[Fitxategi:Gaelic-font-Gaelach.png|thumb|225x225px|Kaligrafia gaelikoa]]
[[Latindar alfabetoa|Latindar alfabetoko]] 26 letrez gainera, letra gaelikoak [[azentu zorrotz]]<nowiki/>a duten zenbait bokalak ditu (Áá Éé Íí Óó Úú), bai eta puntu diakritikoa duten kontsonante multzo bat ere (Ḃḃ Ċċ Ḋḋ Ḟḟ Ġġ Ṁṁ Ṗṗ Ṡṡ Ṫṫ) eta ''agus''en erabiltzen den ''⁊'' zeinu tironianoa ere; irlanderaz '''''eta''''' esan nahi du. Era berean, '''''s''''' eta '''''r''''' letren forma insularrak erabiltzen dira, eta horietako batzuek hasierako kaligrafian erabiltzen ziren ligatura zenbait dituzte, zeinak eskuizkribuen tradiziotik datozen. ''i'' xehea punturik gabe idazten da (nahiz eta ez den turkierazko punturik gabeko turkierazko i-a [ı]). Eta ''d'', ''f'', ''g'' eta ''t'' letrek forma intsularrak dituzte. Letra tipo gaeliko askok forma zeltiarrak dituzte letra hauentzat: ''j'', ''k'', ''q'', ''v'', ''w'', ''x'', ''y'' eta ''z;'' beste hizkuntza zeltiar batzuetako bokalentzako euskarri gisa balio izaten dute. Era berean, bereizi egiten dira ''&'' eta ''⁊'' zeinuak (hala gertatzen zen tipografia tradizionalean ere), nahiz eta letra mota moderno batzuetan, errakuntzaz, ''et''-en ordez zeinu tironianoa erabiltzen dute, biek esan nahi dutelako ''eta.''
 
* '''[[Kaligrafia untziala]]'''
 
Kaligrafia untziala (latineko ''unciālis'' hitzetik; ‘hazbete batekoa’) idazketa mota bat da, non testua letra larriz erabiltzen zen, maiuskularen zentzu paleografikoan, hau da, bi lerro paralelo horizontalek mugatutako letra mota (xeheak edo minuskulak lau behar ditu). Ohiko erabilera izan zuen K.o. III. mendearen eta VII. mendearen artean, batez ere eskribau latindar eta grekoen artean. K.o. VIII. mendetik XIII. mendera arte, letra mota ohikoa zen izenburu eta letra nagusietan.
 
==== Gaiaren araberako kaligrafia ====
Ikuspuntu artistiko batetik:
 
* [[Kaligrama]]
 
== Kaligrafia modernoa ==